Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldeak eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuak sustatu dute “Bide-segurtasuneko Hezkuntzari buruzko Marrazki eta Mikroipuinen II. Lehiaketa”. Lehiaketa horren bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek trafiko arauak ikasi eta bete ditzaten bultzatu nahi dute, bai eta sentsibilizatu eta kontzientziatu daitezen istripuen prebentzioan eta balioen sustapenean , hala nola erantzukizuna, elkartasuna eta errespetua ibilgailuak gidatzean.
Deialdiaren oinarriak.
Kategoriak
- Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak - marrazki formatua
- Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak - marrazki formatua
- Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak - mikroipuin formatua (gaztelaniazko edo euskarazko modalitatean)
Sariak
- Kategoria bakoitzean bi lan sarituko dira.
- “Lehen Hezkuntzako 6. maila” kategorian, hizkuntzaren arabera bi modalitate dituena (gaztelania edo euskara), gaztelaniaz idatzitako mikroipuin bat eta euskaraz idatzitako beste bat sarituko dira.
- Ikasle saritu bakoitzak bizikleta bat jasoko du, bai eta kasko bat ere, eta diploma bat.
- Halaber, ikasle sarituak izan dituzten ikastetxeek aitorpen diploma bat jasoko dute.