Saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak
Prezioak metro koadro erabilgarri bakoitzeko ezartzen dira. Horrenbestez, etxebizitzaren prezioa kalkulatzeko, eragiketa hau egin behar duzu: metro koadroaren balioa bider etxebizitzak dituen metro koadro erabilgarriak. Erreferentziatzat hartu behar dituzu etxebizitza saldu edo alokatzen den urterako finkatu diren prezioak.
Kontsultatu etxebizitza babestuak saldu eta alokatzeko gehieneko prezioak
Babes-araubidearen iraupena
Etxebizitza babestuek babes-araubidea dute, eta araubide horrek dirauen bitartean, saltzeko eta alokatzeko ezarritako gehieneko prezioak errespetatu behar dira.
Behin-behineko kalifikazioa 2022ko uztailaren 15etik aurrera lortu duten etxebizitzetan, babes-araubidearen iraupena mugagabea da.
Aurretik kalifikatutako etxebizitzetan, iraupena aldatu egiten da kalifikatu ziren urtearen arabera, baina, oro har, honako hau da:
- 30 urte, jabetzako etxebizitza edo erosteko aukerarekin alokatutako etxebizitzetarako.
- 15 urte, alokairuko etxebizitzetarako.
- Mugagabea, erabilera-lagapeneko etxebizitzetarako edo, hala badagokio, azalera-eskubidearen iraupena bukatu arte, betiere gutxienez ere 50 urtekoa bada.
Laguntzak itzuli beharrik gabe etxebizitza saldu eta alokatzeko epea
Etxebizitza bat saldu edo alokatu ahal izateko eta laguntzak itzuli behar ez izateko, gutxienez 10 urte igaro behar dira behin betiko kalifikaziotik.