Eskaera guztierako ezinbesteko dokumentazioa:
2021-2022 ikasturterako beka edo laguntzak eskatzeko, online eskaera bete beharko da. Hartara sartzeko identifikazio modu hauek erabil daitezke: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ave bitartez.
Honako agiri hauek erantsi behar dira:
- Aitaren, amaren edo tutorearen NANaren fotokopia.
- Familia liburuaren fotokopia osoa. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik baldin badaude edo ikasleak tutoreak baldin badauzka, laguntza eskatu duenaren mende dagoela adierazten duen agiria.
- Eskatzailearen familia unitateko kideek 2020an aurkezturiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenen fotokopia osoa.
Familia unitateak 2020ko PFEZaren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, honako hauek erantsi beharko dizkio eskabideari:
Besterentzat lanean ari direnen, pentsiodunen edo langabeen kasuan, 2020. urtean izandako diru-sarreren frogagiria, kasuan kasuko enpresak edo erakundeak luzatua. Enpresaburuen, nekazarien eta profesional liberalen kasuan, 2020. urtean izandako diru-sarrera gordinen aitorpena.
- Familia bizilekuaren ziurtagiria (erroldatzea).
Hezkuntza Bereziko Beken eskabideetarako, ondokoa gehitu beharko da:
- III Eranskina: beka eskatzen denean bete beharreko eranskina.
Hezkuntza Bereziko laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:
- IV Eranskina: laguntza eskatzen denean bete beharreko eranskina.
- Laguntza eman behar duen entitatearen txostena, programaren laburpena eta dagokion ikastetxearekiko koordinazioa aipatuta, eta laguntzaren kostuaren aurrekontua ziurtatzen duen agiria.
Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasleendako laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:
- Psikiko, zentzumenezko edo mugimenezko desgaitasunari lotutako %33ko edo gehiagoko elbarritasun kalifikazioaren ziurtagiria.
- Nahaste psikiatriko larriak dituzten ikasleendako mediku ziurtagiria.