Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2022-2023

Laguntzak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako. 

Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Jantokia
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko beka eskatu izana, 2022-2023 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea. 

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi: "Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena". Dokumentua deskargatu.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak...

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada edo beka hau ukatu bada , ikasketa-mailari dagokion dokumentua erantsi behar da, unibertsitateak sinatuta eta zigilatuta:

  • Gradurako dokumentua (C2)
  • Masterreko dokumentua (C3)

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena... Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira. Deskargatu dokumentuen zerrenda.

123E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdia.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu" botoia zure eskaeraren egoera ikusteko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Segurtasun integratua

Emaitzak

Behin betiko emaitzak:

1020E/2023 Ebazpena, deialdia behin betiko ebazten duena (gaztelaniaz) (2023/09/27an argitaratua).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 28tik urriaren 28ra izango da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailari zuzenduta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko Sailburuari zuzenduta.

 

Behin-behineko emaitzak:

967E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez behin-behinean ebazten baita 2022-2023 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra (gaztelaniaz) (2023/06/28an argitaratua).

Harremanetan jartzeko

Zalantzak argitzeko, honakoen bidez harremanetan jar zaitezke:
Arreta jasotzeko: mezu bat idatzi soportec@navarra.es edo 948 98 18 30 zenbakira deitu honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

Unibertsitateko Zerbitzua
Cabárceno k. 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es 
Telefonoa: 848 43 34 46 / 848 42 71 44 / 848 42 60 58 / 848 42 60 20

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para el alumnado que curse estudios universitarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time