Bekadunari hilero 1.250 euro gordin ordainduko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada.
Bekaren iraupena dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den egunean hasiko da (betiere 2025eko urriaren 1a baino lehenago ez) eta 2026ko irailaren 30ean bukatuko da. Beka hau beste bi urtez luzatzen ahalko da 2026ko urriaren 1etik aurrera, bat etorriz apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenarekin, foru dekretu horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra.
Prestakuntzako beka bateraezina izango da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emandako beste beka batzuekin.
Jarduerak zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko dira Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua eta Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuak izendatutako pertsona bat (pertsona horrek beka honetan eskatzen den titulazio bera edo handiagoa izan beharko du).
Prozeduraren urratsak:
- Ebaluazio Batzordeak, aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, beka emateko proposamena eginen du, lortutako puntuazioaren araberako lehentasun-ordenari jarraikiz.
- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez emanen da beka, ebaluazio-batzordearen proposamena aztertuta.
- Ebazpena eta eskatzaileen lehentasun-ordena (merezimenduen baremazioan lortutako puntuazioaren arabera ezarritakoa) onuradun izan den interesdunari jakinaraziko zaizkio, eta argitara emanen dira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunean.