Zenbatekoa:
Laguntzen zenbatekoa, guztira, 26.000 eurokoa da. Dagokion partidan aurrekonturik badago, aurreikusitako gastua gehienez 50.000 euro handitu ahal izango da.
Helburuak:
Banakako ebaluazio-araubideko laguntzak, kuotak eragindako gastuak eta prestakuntza-ikastaroetan matrikulatzeko/izena emateko edo beste eskubide batzuk partzialki konpentsatzeko:
- Kirol-modalitate bateko I., II. edo III. mailako kirol-monitorearen edo kirol-entrenatzailearen diploma lortzea, kirol-federazioek sustatuta, ECD/158/2014 Aginduaren arabera.
- Epaile edo arbitroen titulazioa, maila guztietan: Kirol Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako kirol-federazioek sustatuak. Atal honetan 100 euroko edo gehiagoko matrikula/izen-ematea duten eskabideak bakarrik onartuko dira.
Prozeduraren urratsak:
- Eskabideen ebazpena Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egina (NKJFI).
- Gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena egin eta hilabete bateko epean.