Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2025eko laguntza

Oinarrizko informazioa

Ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak dituzten Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeak.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabideak jasotzea eta berrikustea.
  • Laguntza ematea.
  • Aurrerakina.
  • Emandako laguntzaren justifikazioak jasotzea eta berrikustea.
  • Laguntza ordaintzea.

Banku-kontuaren jakinarazpena:

Erakunde eskatzaileak lehen aldiz laguntzak jasoko baditu edo laguntza horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, banku-kontua jakinarazi beharko du, tramite honen bidez.

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko klausulak:

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko klausulei buruzko informazio-eranskina.

Dirulaguntza emateko ebazpenaren informazio osagarria:

Dirulaguntza emateko ebazpenaren dokumentu osagarria erakunde onuradunentzat, laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko prozesuan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak gogoraraziz.

Laguntza justifikatzeko:

Laguntza jasoko duten proiektuak gauzatzeko azken eguna 2025eko irailaren 30a izango da, eta justifikazio-memoria entregatzeko azken eguna, berriz, 2025eko urriaren 15a. Dokumentazioa oinarrietako 14. puntuko jarraibideen arabera aurkeztuko da. Proiektuak justifikatzeko plantillak erantsi dira:

1286E/2024 Ebazpena, laguntzen deialdia onartzen duena.

Tramitazioa

Epea: 25/06/20 - 25/10/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Basozainen Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, erdisotoa
31005 Iruña
Posta elektronikoa: educacion.ambiental@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.