Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona juridikoek eska dezakete laguntza.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko laguntzen deialdia.
Zuzkidura 1.444.000 eurokoa da, gehienez.
Modalitateak:
Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 110.000 euro.
Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 75.000 euro.
Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 461.000 euro.
Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 70.000 euro.
Euskara hutsezko irratiak: 510.000 euro entitate juridiko pribatua duten irratientzako eta 18.000 euro udal irratientzako.
Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 euro.
Online euskarria duten Euskarazko komunikabideak edo Nafarroan zabalkundea duen eta euskara erabiltzen duten online euskarriak: 100.000 euro.
Euskara hutsezko online komunikabideak: 70.000 euro.
Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 10.000 euro.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskabidea egiterakoan aurkeztu beharrekoa:
Eskabide orria behar bezala osatua ("Eskatu" botoian), datuen egiazkotasuna eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla adieraziz.
Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen aurreikuspena eta balantzea (II. eranskina).
Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen balantzea, arduradunaren sinadurarekin.
Entitate eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
Irratien kasuan, Nafarroako Gobernuak emititzeko emandako kontzesio administratiboaren egiaztagiria.
Hedabidean euskara erabiltzeari eta erabilera hori areagotzeari buruzko urteko proiektu xehea.
Esleipena egin eta hilabeteko epean, gehienez ere, gardentasunaren aitortza.