Erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko laguntzak (PREE 5000 programa)

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak.
  • Jabeen erkidegoak.
  • Jabeen erkidegoen taldeak.

Banakako ebaluazio erregimeneko dirulaguntzak ematea familia bakarreko eraikinetan eta etxebizitzatarako bizitegi motako eraikin osoetan inguratzaile termikoaren energia eraginkortasuna hobetzeko, 691/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Laguntza horiek erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetarako dira (PREE 5000 programa).

25 urtetik gorako antzinatasuna duten etxebizitzak.

Etxebizitzaren azalera erabilgarriaren muga % 25ekoa da.

  • 920/2022 Ebapena, deialdiaren oinarriak aldatzen dituena.
  • 2723/2021 Ebazpena, dirulaguntzaren deialdia eta hura arautzen duten oinarriak onesten dituena.
  • 691/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez dirulaguntza batzuk arautzen baitira lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko, gauzatze aldera erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa). Programa hori sartuta dago Berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren barnean, Hiri-birgaitze eta hiri-berroneratze planean, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean. Horrez gain, aipatu dekretuaren bidez, zuzenean ematen zaizkie laguntza horiek autonomia erkidegoei.

Tramitazioa

Epea: 21/11/19 - 23/12/31

Jarraibideak:

Laguntza eskaerak eredu normalizatuan aurkeztuko dira (I. eranskina), behar bezala beteak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak ere sinatuak, II. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskabideak telematikoki baino ez dira aurkezten ahalko, familia bakarreko etxebizitza eraikinen jabe diren pertsona fisikoen kasuan izan ezik.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
Etxebizitza Zerbitzua
Telefonoa: 848 420 419
Helbide elektronikoa: rehabilita@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time