Euskara ikasteko laguntzak helduentzat, 2024an eta 2025eko lehen seihilekoan

Oinarrizko informazioa

  • Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean.
  • Salbuespenak:
    • Hizkuntza eskola ofizialetako, Zubiarteko eta Euskarabideko euskaltegietako ikasleak.
    • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten Nafarroako Gobernuko langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta (Ikusi azken paragrafoa).

Laguntzak ematen dira bi modalitatetan, ikastaroa noiz hasi eta noizko bukatu behar duen kasu emanda.

Modalitatea bakoitzaren xehetasunak:

    Modalitatea                        Ikastaroen hasiera-tartea Ikastaroa noizko bukatu behar Eskaerak aurkezteko epea Bertaratze agiria noizko aurkeztu behar

A modalitatea

2024/01/01​​​​ – 2024/08/25 2024/09/30 2024/05/15 – 2024/09/02 2024/10/15

B modalitatea

26/08/2024 – 02/12/2024 2025/06/30 2024/10/01 – 2024/12/02 2025/07/15

 

 

 

 

 

 

 

Bi modalitateen beste xehetasun batzuk:

Ikastaro bakoitzak laguntza bat edukiko du mota eta ordu kopuruaren arabera:

  • Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
    • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 100 eurora arte.
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 400 eurora arte.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
    • 40 eta 99 ordu bitartekoak, 100 eurora arte
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
  • Berariazko ikastaroen laguntza moduluak:
    • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
    • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
    • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 400 eurora arte.

Konpromisoak:

  • Ikasleak, gutxienez, ikastaroaren % 80 eskola orduak jaso behar ditu laguntza jasotzeko.
  • Ikasleak dirulaguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du, beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean, laguntza osoa matrikularen prezioa baino handiagoa bada, ala aurkezten dituen datuak faltsuak badira.

Banatuko den dirua: 360.000 euro (45.000 euro A modalitatean, eta 315.000 B modalitatean); eskaerek kopurua gainditzen badute, prorrata eginen da.

Esleipena eta ordainketa:

  • Esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.
  • Modalitate bakoitzak bere esleipen eta ordainketa izanen ditu: A modalitatea 2024ko azaroan, eta B modalitatea 2025eko abuztuan.
  • Deialdi honetan ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatzen ahal da. Kasu horietan, laguntzak ordainketa bakar batean batu eginen dira.

Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako "Eskatu" botoiaren bidez. Bestela, Erregistro ofizial batez ala posta ziurtatuaz (ezin da mezu elektroniko baten bidez eskatu).

  • Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:
    • Eskabidea telematikoki beteta, “Eskatu” botoiaren bidez (botoia “Tramitazioa” atalean agertzen da eskaerak egiteko epean).
    • Beste modu batera betetzen bada, eskabidea beteta eta sinatuta (paperean ala pdf formatuan).
    • Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
    • Ordainketa agiriak: aurkeztutako ordainagirien batura, gutxienez, laguntzaren adinekoa izan beharko da. Bestela, laguntza txikiagoa izanen da.
    • Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, aski da dokumentazio guztia eskaera bakar batean bidaltzea.
  • Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak ez ditu aurkeztu behar, baldin eta eskabidean Euskarabideari datu horiek lortzeko baimena ematen badio):
    • Errolda agiria.
    • Nafarroako Ogasuneko agiria.
    • Gizarte Segurantzako agiria.
    • Bertaratze ziurtagiria (A modalitatean, eskabidearekin batera ala 2024ko urriaren 15erako; B modalitatean, 2025eko uztailaren 15erako).

45E/2024 Foru Agindua, deialdia onesten duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 423 224
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.