Doktoratu aurretik nazioartean mugitzeko laguntzak, 2024

Laguntza osagarriak, doktoratu aurreko laguntza bat duten doktoretzako ikasleak nazioartean mugi daitezen sustatzeko

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntza bat duten ikertzaileak.
  • Doktoratu aurreko laguntza bat duten eta doktoretza Nafarroako unibertsitate batean egiten duten ikertzaileak.

Estatuko edo atzerriko zentroetan egonaldiak egiteko laguntzak, honako kontzeptu hauek barne hartuta:

  • Mantenu eta ostatu gastuak.
  • Bidaia gastuak.
  • Bidaia- eta laguntza-asegurua atzerrian.

Informazio zehatza eskuratzeko, begiratu deialdiaren oinarriak.

    I. eranskina. Koefizienteen taula (gaztelaniaz)

Prozeduraren urratsak:

1. Eskaerak onartzea:

  • Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
  • Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. 

2. Hautapen prozesua:

  • Onartutako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda.

3. Laguntzak eman eta ukatzea:

  • Diru-laguntza emateko ebazpena argitaratzea, behin betiko emaitzekin.

Erantsi beharreko dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztuko dira, bakoitza bere izenarekin. Honako hauek dira:

  • Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.
  • Atxikitze zentroak egindako aldeko txostena.
  • Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria.
  • Tesiaren egungo egoerari buruzko txostena.
  • 10.2.c oinarrian ezarritako puntuazioa lortzeko frogagiriak, Nafarroako unibertsitate sistema nazioartekotzeari buruzkoak.

Gainera, Nafarroaren intereseko doktorego-programak egiteko Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntza baten onuradun izanez gero izan ezik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Doktoretza programaren matrikula.
  • Doktoratu aurreko laguntza baten onuradun dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

121E/2024 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea:

Egonaldia egin ondoren laguntzaren justifikazioa aurkezteko epea zabalik dago.

Jarraibideak:

Sakatu "Justifikatu" botoia eta aurkeztu beharrezko dokumentazioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

193E/2024 Ebazpena, nazioarteko doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntzen deialdia ebazten duena (2024/09/12an argitaratua).

Behin betiko emaitzak (gaztelaniaz):

 

Behin-behineko emaitzak (gaztelaniaz):

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Zerbitzua
Cabárceno k. 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoa: 848 42 60 72
Posta elektronikoa: cmartiri@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.