Laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.
Proiektuak 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean egin behar dira (bi egunak barne).
Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.
Laguntza hauek (30.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022rako gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.
Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da izango 15.000 eurotik gorakoa, ezta onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere.
Behin proiektuak eginda aurrekontu onartuekin, unitate kudeatzaileak banatuko du dirulaguntza proiektuen artean, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.