Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak 2022rako – 948 Mintegiak

Espazio kultural independenteak kudeatzen laguntzea

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egon behar dute eta helbide fiskala bertan izan.

Pertsona eta enpresa eskatzaileek alta emanda egon beharko dute, eskabidea aurkezten duten unean, deialdi honen oinarri arautzaileen 2.2 puntuan zehaztutako jarduera kultural, artistiko edo sortzaileekin lotutako JEZen epigrafeetako batean.

Dirulaguntzaren hartzaileen artetik kanpo utzi dira berariaz:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak, eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren partaidetza duten enpresa publikoak, partzuergoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
  • Nafarroako Gobernuaren 2022ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.

Proiektuak 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean egin behar dira (bi egunak barne).

Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.Laguntza hauek (30.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022rako gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da izango 15.000 eurotik gorakoa, ezta onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere.

Behin proiektuak eginda aurrekontu onartuekin, unitate kudeatzaileak banatuko du dirulaguntza proiektuen artean, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Kultura eta Kirol Departamentua
Kultur Ekintza Zerbitzua
Kultura Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atala
Telefonoa: 848 42 46 89
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a viveros y fábricas de creación artística

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time