Honako egoera hauetarako eszedentzietan ematen ahalko dira dirulaguntzak:
a) Odol-ahaidetasuneko lehen graduko senideak, ezkontidea edo bikotekidea zaintzeko, baldin eta ospitaleratzea ekartzen duen edo ekarri duen eritasun edo istripu larria badute eta eritasunak edo istripuak irauten duen bitartean edo ondoren zuzeneko zaintza jarraitua eta iraunkorra behar badute.
b) Jaiotako seme-alaba adingabeak zaintzeko, baldin eta hirugarren seme-alaba edo hurrengoak badira, eta familia-unitateko adingabeetatik gutxienez bi, jaiotakoa(k) barne, 6 urtetik beherakoak badira edo 9 urtetik beherakoak, % 33tik gorako desgaitasuna eta/edo mendekotasun aitortua izanez gero (bi seme alaba izatekotan bat % 33 tik gorako desgaitasuna izanez gero).
c) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, urtebetetik gorako adopzio edo harreren kasuan.
d) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, erditze, adopzio edo harrera anizkoitzen kasuan, seme-alabek 6 urte bete arte edo 9 urte, % 33tik gorako desgaitasuna eta/edo mendekotasun aitortua izanez gero.
e) Jaiotako seme-alaba adingabeak zaintzeko, baldin eta lehen seme-alaba edo hurrengoak badira, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen arabera guraso bakarreko familia gisa akreditatuak dauden edo guraso bakarreko familien egoeran dauden pertsonentzat, seme-alabek 6 urte bete arte edo 9 urte, % 33tik gorako desgaitasuna eta/edo mendekotasun aitortua izanez gero.
Laguntzen bateraezintasuna:
- Foru agindu honetan araututako laguntza ekonomikoak bateraezinak izanen dira beste edozein administrazio publikok helburu berarekin eta aldi bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin.
- Laguntza hori bateraezina izanen da Gizarte Segurantzak minbizia edo antzeko eritasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko ematen dituen prestazioekin.
- Laguntza hauek eta mendekotasunaren laguntzak bateragarriak izanen dira beti. Hala ere, “Familia barruko laguntzak” izeneko laguntzaren kasuan edo horren antzeko beste edozein laguntzaren kasuan, bi laguntzengatik jaso beharreko zenbatekoa ez da gehienekoa baino handiagoa izaten ahalko, eta, ondorio horietarako, eszedentziagatiko laguntzaren zenbatekoa gutxitu eginen da.
- Laguntza hori bateragarria izanen da Gizarte Segurantzako zaintzaile ez-profesionalentzako hitzarmen bereziaren egoerarekin. Hitzarmen hori Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzko 6/2019 Errege Lege-dekretuak arautzen du, hamalaugarren xedapen gehigarrian. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalen hitzarmen berezien araubide juridikoa.
Laguntzaren zenbatekoa eta iraupena (2 eranskina).
Betebeharrak (3 eranskina).
Hurrengo pausoak:
Laguntzak jasotzen dituztenek, laguntzak jasotzeko baldintzetan aldaketaren bat izaten bada, horren berri eman beharko diote Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familiaren Atalari, aldaketa izan eta 15 eguneko epean.