Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateendako laguntzak euskara sustatzeko 2025

Oinarrizko informazioa

Euskarazko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat.

Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateendako 2025eko laguntzen deialdia, euskararen erabilera edo presentzia soziala sustatzeko jarduerak egiteko. Lehentasuna emango zaie euskararen presentzia eta erabilera areagotzen lagunduko duten jarduera eta programei, batez ere nerabeen eta gazteen artean.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 805.000 eurokoa da.

  • Eskabidea (Eskatu botoian sakatuz)
  • Legezko eraketaren dokumentua (elkartearen estatutuak, IFK txartela eta elkartearen ordezkariaren NANa)
  • Jardueren proiektua (II. eranskina)
  • Aurrekontu xehakatua (III. eranskina)

11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa.

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuan
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 423 224
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.