Nafarroako errepide-sareko babes-eremuetan eta hiri-zatietan jarduketak egiteko baimena

Oinarrizko informazioa

  • Administrazioa eta toki erakundeak.
  • Enpresak.
  • Herritarrak.

Baimena behar dute errepideei eta errepide ertzetako babeserako zonei eragiten dieten jarduketa eta instalazio berri guztiek edo lehendik zeudenak berritzekoek; besteak beste, honako hauek:

  • Obrak egitea jabetzetarako sarbideetan
  • Itxiturak jartzea
  • Zuhaitzak edo belar-sastrakak kentzea, zuhaitzak moztea eta zuhaitzak landatzea
  • Aspertsoreak, eguzki plakak, aerosorgailuak eta abar instalatzea
  • Zerbitzuen sare eta azpiegiturek nahitaez hortik gurutzatzea
  • Lurpeko eroanbideak instalatzea luzetara
  • Aireko lineak instalatzea
  • Galtzada aldi baterako okupatzea
  • Lurrak mugitzea, berdintzea eta pilatzea
  • Kale bideak, bidegorriak, espaloiak, bideak, aparkalekuak, autobus geltokiak, irlatxoak, lorategiak eta abar egitea
  • Erregai zerbitzuguneak, birkarga guneak eta abar instalatzea edo berritzea
  • Edozein motatako eraikinak ezartzea edo eraberritzea
  • Publizitatea eta/edo kartelak paratzea
  • Seinaleak, ispiluak, radarrak, balizak edo beste edozein bide-elementu jartzea
  • Oinezkoentzako pasabideak jartzea
  • Obrak seinaleztatzea
  • Urak errepideko drainatze sarera hustea
  • Trafikoa desbideratzea aipatutako jarduketa batengatik
  • Iraungitako baimenak luzatzea

Informazio osagarria eta baimena tramitatzekoa:

  • Eskabide orokorra
  • Baimen eskaera
  • Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria
    • Honako hauek ez dituzte tasak ordaindu behar (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko 2/2021 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera):
      • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa
      • Nafarroako toki erakundeak
      • Estatua, gainerako lurralde erakunde publikoak eta horien mendeko erakunde autonomoak.
    • Tasa eskaera egiten den unean sortuko da, eta eskaera ez da tramitatuko dagokion ordainketa egiaztatu arte (2/2021 Foru Legearen 45.3 artikuluaren arabera).
  • Dokumentazio grafikoa, kokapena zehazteko eta egin beharreko jarduketa deskribatzeko, hala nola hau:
    • Jarduketaren proiektua edo deskripzio memoria
    • Jarduketa behar bezala deskribatzen duten planoak edo krokisak.
    • Obraren toki edo eremuaren egungo argazkiak.
    • Jarduketa behar bezala interpretatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio.
  • Ohar garrantzitsua: aurkeztu beharreko dokumenturen bat 20 MB-tik gorakoa bada, zatika bidali behar da, muga hori gainditzen ez duten zenbait dokumentutan, edo KONTSIGNA gordailuan utzi. Gordailua egin ondoren, eskabidean honako hauek adierazi behar dira: lokalizatzailea eta gakoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

"Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean adierazitako dokumentazioa erantsi.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Errepideen Kontserbaziorako Zentroak
Agoitz: 948 33 66 04
Iruña: 848 43 05 86
Irurtzun: 948 50 70 08
Lizarra: 848 43 05 88
Mugairi: 948 59 23 85
Tafalla: 848 43 05 75
Tutera: 848 43 05 80

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.