Pertsona juridikoari baimena ematea, Lagun Egiteko Animaliak Identifikatzeko Nafarroako Erregistroan inskribatutako animalia-jabe gisa agertzeko

Oinarrizko informazioa

Behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, Lagun Egiteko Animaliak Identifikatzeko Nafarroako Erregistroan inskribatutako animalia-jabe gisa agertu nahi duten pertsona juridikoei.

Arrazoi justifikatutzat jo daiteke, besteak beste, erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea pertsona juridikoaren izenean, haren izenean erregistratutako lagun egiteko animaliek eragindako kalteak estaltzeko.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaera aurkeztea, eskatutako dokumentazioarekin batera.
  • Eskaera aztertzea eta dokumentazioa egiaztatzea. Pertsona juridikoari eska dakioke aurkeztutako dokumentuak hamar egun balioduneko epean zuzentzeko, jakinarazten zaionetik hasita, eta ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea igaro ondotik zuzenketak egin ez badira, artxibatu eginen dira jarduketak, eta bertan behera geldituko da prozedura.
  • Eskaera ebazteko epea: inskripzio orria ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita.
  • Epean ebazpenik ez ematea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  • Komunikazioak egiteko modua: elektronikoa.

Baimena eskatzeko:

  • Lagun egiteko animaliaren jabe izateko baimen-eskaera (pertsona juridikoei zuzendua).
  • Eskaeraren justifikazioa
  • Pertsona juridikoaren IFK
  • Sozietatearen estatutuak
  • Ordezkariaren NANa
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria
  • Erantzukizunpeko adierazpena, animalien arduraduna/jabea izendatzeko ordezkariak egina
  • Animalien arduradunaren/jabearen NANa
  • Aseguru-poliza edo aseguratzailearen ziurtagiria, aseguruak animaliek eragindako kalteak estaltzen dituela egiaztatzen duena
  • Egoki iritzitako beste agiri batzuk.

Datuak aldatzeko:

Baja eskatzeko:

Ez da aurkeztu beharko lehendik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esku dagoen dokumenturik, aldaketarik izan ez badu. Kasu horretan, dokumentazioa aurkeztu ordez, interesdunak eskabidean adieraziko du zein dokumentu den eta zein artxibotan dagoen, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena emanen dio hura eskuratzeko, datu babestuak baldin badira.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun egiteko eta Esperimentaziorako Animalien Atala
González Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 225 / 848 423 926
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time