Arte ikasketetan sakontzeko bekak. Ágorart 2024

Zortzi beka deitzen dira: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako (antzerkia eta dantza) eta hiru musikarako, bai eta aurreko deialdiei dagozkien luzapenak ere

Oinarrizko informazioa

Ikastetxe nazionaletan edo atzerritarretan dauden Nafarroako ikasleak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta egoera horri eustea bekak irauten duen bitartean.
  • 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.
  • Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa titulu ofizialaren jabe izatea, edo ikasketa guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoarena. Onartutako titulazioak honako hauek dira:
    • Unibertsitateko ikasketak edo goi mailako arte ikasketak.
    • Goi mailako heziketa zikloak.
    • Erdi mailako heziketa zikloak eta lanbide ikasketak.
    • Arte Batxilergoa.
    • Nafarroako Dantza Eskolan ikasketa osoak gaindituak.

Beka hauen onura publikokoak dira lehentasunezkoa baita arte ikasketen prestakuntza eta horietan sakontzea, kalitatezko kultura lanen sortzea, zabaltzea eta ekoiztea eragiten baitu zuzenean.

Beka hauetarako 173.341,22 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko eta 2025ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:

  • 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 73.341,22 euro.
  • 2025ko ekitaldi ekonomikoa: 100.000,00 euro.

Informazio gehiago oinarri arautzaileetan.

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 427 753
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time