Arte eszenikoetako eta musikaletako profesionaleentzako laguntzak, birak egin ditzaten eta azoketan parte har dezaten. Artem Exporta 2024

Helburua da arte eszeniko eta musikaletako artista eta enpresen mugikortasuna bultzatzea, beren ekoizpenak Nafarroatik kanpo kontratatzeko

Oinarrizko informazioa

Proiektuek Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko eta musikaletako ekoizpenei ("performatiboak" barne) lotuta egon behar dute.

Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

Laguntzak arte eszeniko eta musikaletako ekoizpenen mugikortasun proiektuei emanen zaizkie, baldin eta ekoizpenak Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak edo Nafarroako enpresek banatuak badira. Mugikortasun proiektuak dira emanaldiak Nafarroatik kanpo kontratatzeko egiten direnak.

Eskabidean aurkeztean:

29E/2024 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 24/05/17 - 24/09/20

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/05/31 - 24/10/18

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Navarrería kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoa: 848 424 683
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time