Animaliekin esperimentatzeko proiektuak ebaluatzeko organo gisa jarduteko gaikuntza

Oinarrizko informazioa

Animaliekin prozedura esperimentalak egiten dituzten ikerketa proiektuak ebaluatzen dituzten erakundeak.

Proiektu bat helburu zientifiko zehatz bat duen lan bat da, eta, horren esparruan, prozedura esperimentalak egiten dira animaliekin. Baimena eman aurretik, organo eskudunak baimendu eta izendatzen duen ebaluazio organo gaituak ebaluatu beharko ditu proiektuak.

Prozedura hau eskatzen ahalko dute animaliekin prozedura esperimentalak egiten dituzten ikerketa proiektuak ebaluatzen dituzten erakundeek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Ebaluazio organoak proiektuak ebaluatzeko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eta baliabideak izan behar ditu.
  2. Ezin izanen du interes-gatazka duen proiekturik ebaluatu.
  3. Konpromisoa hartuko du ebaluatutako proiektuen gaineko konfidentzialtasuna gordetzeko.

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jasotzea.
  • Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertzea eta egiaztatzea.
  • Atalaren txostena.
  • Ebazpena.
  • Ebazpena interesdunari helaraztea.
  • Eskaera
  • AEEBko edo, hala badagokio, erakundeko ordezkariaren NAN/AIZ/IFZ.
  • Batzordearen edo erakundearen IFZ/IFKren kopia
  • Batzordearen/erakundearen osaerari eta proiektuak ebaluatzeko beharrezkoak diren ezagutza teknikoei eta bitartekoei buruzko deskripzio-memoria, barne hartuta proiektuen ebaluazioan aldez aurreko esperientzia egiaztatua duten C eta D kategorietako langileen prestasuna eta akreditazioa.
  • Ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Batzorde edo erakunde eskatzailearen estatutuak eta/edo funtzionamendu erregelamendua.
  • Ebaluatu behar diren proiektuei buruz ikertzaile nagusiari eskatuko zaion memoriaren gutxieneko datuak biltzen dituen inprimakia, ebaluazioa 53/2013 Errege Dekretuaren 34. eta 35. artikuluetan eskatutako xehetasun mailarekin egin ahal izateko.
  • Proiektuen hasierako ebaluazioetan eta atzera begirako ebaluazioetan eginen den txostenaren txantiloia edo gutxieneko edukia, kontuan hartuta txosten horietan sartu behar direla ikertzaileei egin zaizkien eskakizunak.

53/2013 Errege Dekretua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 413 
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es​​​

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Habilitación como Órgano Evaluador de Proyectos de experimentación animal

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.