Alokatutako etxebizitza batean bizi diren kotizazio gabeko pentsioaren titularrentzako osagarria

Urteko pentsio-osagarri bat aitortzea, izapidetzea eta ordaintzea, kotizazio gabeko modalitatekoa, erretiro- eta baliaezintasun-pentsioen titularren alde, baldin eta alokatutako etxebizitza batean bizi badira.

Oinarrizko informazioa

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Kotizazio gabeko erretiro- edo baliaezintasun-pentsio bat aitortuta izatea Gizarte Segurantzan.
  • Bere jabetzako etxebizitzarik ez izatea.
  • Etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea.
  • Ezkontza-harremanik edo hirugarren mailarainoko ahaidetasunik ez izatea alokatutako etxebizitzaren errentatzailearekin, edo bizikidetza harreman egonkorrik ez izatea ezkontzaren antzeko afektibotasun harremanarekin.
  • Ohiko bizilekua alokatutako etxebizitza batean finkatuta izatea. Ulertuko da ohiko bizilekua dela errentamenduaren indarraldia urtebetekoa baino laburragoa ez denean eta bertan gutxienez 180 egunez bizi izan denean eskaera egin baino lehenago.

Alokatutako etxebizitza berean kotizazio gabeko pentsioa (KGP) aitortuta duten bi pertsona edo gehiago bizi badira, errentamendu-kontratuaren titularra denak soilik izanen du osagarri hori jasotzeko eskubidea, edo, bat baino gehiago badira, horietako lehenengoak.

Zenbatekoa urtero ezartzen da Estatuaren Aurrekontu Orokorretan.

Informazio gehiago.

  • Berariazko inprimakian dagoen eskabidea, behar bezala betea.
  • Erroldatze-ziurtagiria.
  • Errentamendu-kontratuaren fotokopia, jasotzen dituena etxebizitzaren kokapena, errentatzailearen eta errentariaren identifikazioa eta kontratuaren iraupena. Errentamendu-kontratua idatziz formalizatuta ez badago, errentari-izaera egiaztatzeko, errentatzailearen eta errentariaren izenak argi eta garbi dakartzaten ordainagiriak, fakturak etab. erabil daitezke (zuzenbidean baliozkoak diren frogabideak).
  • Pentsiodunaren erantzukizunpeko adierazpena, non zehazten baita alokatutako etxebizitzaren errentatzaileek ez dutela hirugarren mailarainoko ahaidetasunik harekin, ez odol bidez, ez ezkontza bidez, ez adopzio bidez, ezta ezkontzako, bikote egonkorreko eta bizikidetzako loturarik ere.
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, kotizazio gabeko pentsioduna ez den pertsona batek sinatzen duenean eskabidea.

18/2019 Errege Lege Dekretua, zergen, katastroaren eta Gizarte Segurantzaren arloan zenbait neurri hartzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskubide Sozialetako Departamentua
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña

Harremanetan jartzeko

Kotizazio gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako bestelako Neurrien Atala
González Tablas kalea 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es / nepen@navarra.es ​​​ 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time