Diruz lagunduko dira deialdiaren oinarrietan jasotzen diren bizikleten mantentze eta konponketa lanak (ikusi oinarri osoak "Araudia" atalean). Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 50 eurokoa izanen da onuradun eta bizikleta bakoitzeko.
Aurten, berrikuntza gisa, haurrentzako aulkien eta atoien erosketa diruz lagunduko da.
Informazioa, dokumentazioa eta parte hartzen duten tailerren mapa interaktiboa.
Eskaeren egoera eta itxarote zerrenda jarraitzeko.
Diruz lagun daitezkeen bizikleten ezaugarriak deialdiaren oinarrien 3. atalean ezartzen dira.
Ez dute laguntzarik jasoko bizikleta mota hauek:
- Errepidekoek, MTB (Mountain Bike) edo hibridoek, baldin eta elementu hauetakoren bat badute:
- Karbonozko koadroa
- Aldagailu elektronikoa
- BMX (Bike Moto Cross): guztiak daude baztertuta.
Dirulaguntza eskaerak deialdiari atxikitako tailerren bidez eginen dira. Ez da diruz lagunduko atxikitako tailer batek egina ez den lanik.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 16tik urriaren 4ra.
Tailerrek jarraitu beharreko urratsak:
- Deialdia argitaratu ondoren, interesa duten tailerrek fitxa honetako "Tramitatu" botoiaren bidez eskatzen ahalko dute atxikitzea.
- Atxikitzeko eskaera egiteko epea amaitu ondoren, atxikitako tailerren zerrenda argitaratuko da fitxa honetan, eta une horretatik aurrera egiten ahalko dira dirulaguntzen eskabideak.
- Eskabidea: konpontzeko eskaera jaso ondoren, atxikitako tailerrek Gestam Transportes web aplikazioan egin beharko dituzte izapideak. Erabilgarri dauden funtsak aldi baterako agortu badira, eskabidea itxaron-zerrenda batera pasako da, aurkeztu diren ordenaren arabera.
- Konponketaren justifikazioa eginen da behin konponketa edo mantentze-lanak amaitu ondoren.
Tailerrek dirulaguntzen eskaerak izapidetuko dituzte eta eskatzaileek emandako informazioa eta dokumentazioa aurkeztuko dute, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, tailerretan Gestam Transportes web-aplikazioaren bidez izapideak eginen dituzten pertsonek Ziurtagiri Digitala edo Cl@ve Iraunkorra eduki beharko dute.
Bizikletak konpondu nahi dituzten pertsonek jarraitu beharreko urratsak:
- Laguntzari atxikitako tailerretako batera joatea (ikusi reactivatubici.es orrialdean atxikitako tailerren mapa).
- Konponketa edo mantentze zerbitzua eskatzea oinarrien arabera (ikusi oinarri osoak "Araudia" atalean).
- Konponketa egin ondoren, tailerrean ordainduko da. Tailerraren ardura izango da eskaera izapidetzea eta frogagiriak aurkeztea.