Abere lehiaketak antolatzeko laguntza 2025

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzen dituztenak, betiere dagokion baimena badute.

Lehentasun ordena ezartzeko, hautapen irizpidea ekitaldi motaren araberakoa izanen da:

   a) Lehiaketa: 10 puntu
   b) Enkantea: 5 puntu
   c) Erakusketa: 5 puntu
   d) Erakustaldia: 3 puntu

Beste muga bat izanen da, parte hartzen duten abereen eta ekitaldi motaren arabera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 13ko 491/2013 Foru Aginduan (Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak eta animalien beste bilketa batzuk arautzen dituen foru aginduan) xedatutakoarekin bat:

 a) Arraza garbiko abere hautatuen erakusketa, enkante edo lehiaketa, ofizialki onartutako arrazen liburu genealogikoetan, erregistro berezietan edo arrazako katalogoetan inskribatuta badaude betiere; espezie desberdineko abereek parte hartzen ahal dute.

Zenbatekoa hau izanen da:

  • 50 euro arraza hauetako zaldietarako: Nafarroako Zaldikoa, Auritz eta Pottoka
  • 50 euro arraza hauetako behietarako: Piriniotar, Betizu eta Nafar Kasta
  • 20 euro Nafar, Latxa eta Sasi Ardi arrazetako ardietarako, bai eta Piriniotar arrazako ahuntzetarako ere
  • 20 euro Euskal Txerri arrazako txerrietarako.

 b) Egun bat baino gutxiago irauten duen erakustaldia; udalerriko eta inguruko abereek bakarrik hartzen dute parte, jaialdi programa baten barnean beste jarduera batzuekin batera egiten da, urtean behin edo denbora tarte handiagoan, eta berez merkataritza mailako helbururik ez du izaten.

Kasu honetan, zenbatekoa hau izanen da:

  • 20 euro zaldi eta behietarako
  • 10 euro ardi eta ahuntzetarako
  • 10 euro txerrietarako

c) Azoka, hots, toki finko batean egiten den bilketa, aldizkakotasun jakin batekin, abereak bertan daudela edo egon gabe eta merkataritzako helburu hutsarekin, bertan salerosketak egin daitezen. Kasu honetan, ez da diru-laguntzarik jasoko.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabideak jasotzea
  • Agiriak berraztertzea
  • Onestea edo ezestea, dagokionaren arabera
  • Eskabide eredua, behar bezala beteta.
  • Antolakuntzaz arduratzen den pertsonaren edo pertsonen izena, helbidea eta telefonoa, komunikazioetarako eta datuak eskatzeko. Pertsona hori ez badator bat erakundeak izendatutako arduradunarekin, azken horren datuak ere sartu beharko dira. Antolaketa Batzordearen nortasuna eta izaera egiaztatzea, tokiko erakunde batek eskuordetzen badu.
  • Gastuen aurreikuspena, kapituluka banakatua, honako hauek adierazita: animalien garraio-gastuak, ekitaldia iragartzen duten argitalpenen eta webguneen kostuak, lokalak eta pabiloiak alokatzeko gastuak edo instalatzeko eta eraisteko kostuak eta sarietako gastuak, 297/2023 Ebazpenaren II. eranskineko ereduaren arabera.
  • Aziendak parte hartzea aurreikusi izanaren egiaztagiria, 297/2023 Ebazpenaren II. eranskineko ereduaren arabera.
  • Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez daudela dioen aitorpena.
  • Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak egiaztatzeko baimena.
  • Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, laguntza lehenbizikoz eskatu duten onuradunen kasuan edo hura kobratzeko kontua aldatu nahi dutenen kasuan.
Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Abere Ekoizpenaren Atala
González Tablas kalea, 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 923
Posta elektronikoa: produccion.animal@navarra.es