Itzalaldi elektrikoa dela eta, FNMTren ziurtagiri digitala ez dabil behar bezala. Cl@ve, ordea, normaltasunez dabil.
close
Ehiza baimenaren tramitazioa
Ehiza baimenaren tramitazioa
Datuak kudeatzea, tasak ordaintzea eta ehiza-baimena berritzea. Aldi baterako salbuespenezko ehiza-baimena lortzea. Ehiza-baimena lehen aldiz izapidetzeko, nahitaezkoa da lehenbizi ehiza-azterketa egitea, salbu eta aldez aurretik gaitasun-ziurtagiria beste autonomia-erkidego batean lortu bada.
Nafarroako ehiza-lizentzia berritu, kobrantzak kudeatu edo horren datuak eguneratu nahi dituzten ehiztariak.
Ehiza-baimena lehen aldiz izapidetzeko, nahitaezkoa da lehenik ehiza-azterketa egitea (baita eskatzaileak azken 15 urteetan Nafarroan ehiza-baimenik izan ez badu ere).
Beste autonomia-erkidego batzuek emandako gaitasun-ziurtagiriak dituzten ehiztariak, Nafarroako ehiza-azterketarekin homologatu daitezkeenak, beren ehiza-baimena izapidetu nahi badute.
Foru Komunitatean bizi ez diren ehiztariak, baldin eta Nafarroako ehiza-baimenik ez badute, bizi diren lurraldeko ehiza-baimenak badituzte eta ehizan jarduteko desgaituta ez badaude, eta salbuespenezko ehiza-baimen bat izapidetu nahi badute.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Ehiza-baimena baduzu, honako kudeaketa hauek egin ditzakezu orrialde honetako Tramitazioa atalean:
Arrantza-baimenaren prezioa 13,86 eurokoa da, eta urtebeterako balio du ordaintzen den egunetik aitzina.
Oraindik ez baduzu, honako hauek izapidetzen ahalko dituzu:
Nafarroako ehiza-baimena, beste edozein autonomia-erkidegok emandako gaitasun-ziurtagiriak dituzten pertsonentzat, baldin eta Nafarroako ehiza-azterketarekin homologatu badaitezke.
Aldi baterako salbuespenezko ehiza-baimena, Nafarroan bizi ez diren eta ehiza-baimenik ez duten herritarrentzat, baldin eta beren egoitza-lurraldeko ehiza-baimenak badituzte eta ehizan jarduteko desgaituta ez badaude. Baimen hori gehienez 9 egun natural jarraitukoa izanen da, eta gehienez bi baimen izan daitezke pertsona eta ehiza-denboraldi bakoitzeko.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Lizentzia bat berritzeko, beharrezkoa da:
NANa
Ordainketa-gutuna entregatzea edo bidaltzea, helbideratuta ez badago.
Ordainketa helbideratuta duten pertsonek dagokien ordainagiria jasoko dute beren banku-erakundean.
Txartel fisikoa ez da berritzen (berak balio du).
Lizentzia lortzeko, beste edozein autonomia-erkidegok emandako gaitasun-ziurtagiria izanez gero: