Euskara itzultzailea - 2018ko oposizioa

  • Oposiziorako deialdia egin da euskara itzultzaileen 4 lanpostu, A mailakoak, betetzeko.
  • Honela banatuko dira lanpostuak:2 txanda irekian eta beste 2 igoera txandan

Izangaiek ekainaren 21etik uztailaren 20ra arte aurkezten ahal dituzte eskabideak

Oinarrizko informazioa

Izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun titulua izatea, edo titulu hori eskuratzeko modua izatea; eta deialdiaren 2. oinarrian ezarritako eskakizunak betetzea (maiatzaren 31ko 1264/2018 Ebazpena).
  • Euskarazko C1 maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, irailaren 27koan) aipatutako tituluen zerrendan, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.
  • Deialdi honen xedea da euskara itzultzaileen 4 lanpostu betetzeko oposizioa deitzea. Lanpostuak funtzionario araubidekoak eta A mailakoak dira.
  • II. ERANSKINA - lanpostuen zerrenda

Prozeduraren urratsak:

  • Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren argitaratzea. Akatsak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epea.
  • Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren eta lehenengo probaren data argitaratzea.
  • Oposizioa 2018ko abendutik aurrera hasiko da.
  • Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.
  • Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
  • 1. Izena emateko eskabidea eta azterketa tasen ordainketa (41,60 €) Internet bidez tramitatuko behar dira nahitaez ("Tramitatu" botoia).
  • 2. Ordainketatik salbuetsita daudenek hori frogatzeko agiriak gehitu beharko dizkiote eskabideari, eskaneaturik. Ordainketatik salbuetsita daude:
    2.1 Deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik, gutxienez, lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago kobratzen badute. Bi agiri hauen bidez frogatu beharko dute:
    - Enplegu bulegoak emandako agiria, esaten duena zer egunetan inskribatu zen lan-eskatzaile gisa eta, orobat, ez diola uko egin inolako lan egokiri ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere.
    - Interesdunaren aitorpen solemnea, adieraziz ez duela LGStik gorako diru-sarrerarik. gaztelaniaz/ euskaraz.
    Adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.
    2.2 %33ko desgaitasuna edo handiagoa onartua duten pertsonak. Hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:
    - IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
    - GSINaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
    Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
    Egokitzapen-eskabidearen eredua: gaztelaniaz / euskaraz.
  • 3. Igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, dagokion frogagiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

1264/2018 Ebazpena, maiatzaren 31koa (2018-06-20ko NAOa, 118. zk.)

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuaren informazio orokorra: 848 42 71 00

Deialdi honetako oinarrien gaineko zalantzetarako:
Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atala
Telefono zenbakiak: 848 42 70 99 / 848 42 70 82

Arazo teknologiko eta informatikoak konpontzeko:
Telefonoa: 948 01 35 70
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.