Gastu diruz lagungarriak:
Diruz lagungarriak izanen dira 2024ko azaroaren 2tik 2025eko urriaren 31ra bitartean (biak barne) egin eta ordaindutako inbertsioak.
Dirulaguntzen zenbatekoa:
Gastu diruz lagungarriaren % 25 emanen da, BEZa kanpo, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 30.000 eurotik gorakoa izanen urteko eta onuradun bakoitzeko.
Laguntzaren zenbatekoa % 30ekoa izanen da, honako baldintza hauek betez gero:
- Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurriak hartzen badira.
- Onuraduna lehentasunezko erakunde gisa onartuta badago edo lehentasunezko erakunde batean integratua badago.
- Lantokietan esku-hartzeak egiten direnean, kanpoko bortizkeriaren (eraso fisikoak) arriskuaren aurrean segurtasuna emateko.
- Lantokietan esku-hartzeak egiten direnean, laneko bide-segurtasuneko irizpideei dagokienez.
- InnovaRSE edo TAMIRSE zigilua lortu bada azken 5 urteetan, haien edozein fasetan.
- Enpresak prebentzioko lurralde-delegatuaren bisita-programan parte hartu du, azken hiru urteetako deialdiren batean. Egiaztatzea.
Prozeduraren urratsak:
- Gardentasun-adierazpena: laguntzaren onuradun diren enpresek soilik aurkeztu beharko dute, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
- 2025eko urriaren 31ra arte, laguntzen justifikazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren 8. oinarriaren arabera.