Osasun-txartel indibiduala (OTI) eskatzea

Osasun-txartela ez da iraungitzen; beraz, ez dago berritu beharrik

Oinarrizko informazioa

Asistentzia sanitario publikorako eskubidea duten Nafarroako Foru Erkidegoko biztanleak.

Ondorengo eskabideak tramita ditzakezu:

  • Adin nagusikoentzako osasun-txartel indibiduala (titularrak eta onuradunak)
  • Adingabeentzako osasun-txartel indibiduala (onuradunak)
  • Txartelaren ale bikoiztua

Titulu propiodun aseguratu gisa edo eskubidearen titularra den pertsona baten onuradun gisa asistentzia sanitariorako eskubidea duzun egiazta dezakezu.

  • 2012ko urtarrilaz geroztik, dagoeneko ez da beharrezkoa osasun-txartel indibidualak (OTI), iraungitzeagatik, berritzea. Osasun-txartela EZ DA IRAUNGITZEN.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea zuzen egin bada, osasun-txartela eskatzaileak adierazitako helbidera bidaliko da, bi hilabeteko gehienezko epearen barruan.
  • Lehen Mailako Arretako medikua esleituko zaio, bere bizilekuari dagokion osasun-zentroan.
  • Nahitaezko agiriaren bitartez bere bizilekua justifikatzen ez badu, eskatzaileak egindako aukeraren bitartez eskatuko zaio, hilabete bateko gehienezko epearen barruan.
  • Eskakizunak betetzen ez baditu, hilabeteko gehienezko epearen barruan, txartela ez zaiola emango jakinaraziko zaio eta ez ematearen arrazoiak adieraziko zaizkio, eskatzaileak egindako aukeraren bitartez.
  • Eskabidea egiteko inprimakia
  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  • Foru Erkidegoko udalerri bateko errolda-agiria, gehienez, txartela eskatu aurreko 15 egun lehenago emandakoa (txartelaren ale bikoiztua eskatzeko izan ezik).
  • Kudeaketak beste pertsona baten izenean egiteko baimena

Gainera:

Familia-liburua, onuradun adingabeen kasuan.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Sakatu "Tramitatu", zure eskabidea eta dokumentazioa posta elektronikoz bidaltzeko (utisco01@cfnavarra.es).

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskabidea honako lekuetan aurkez daiteke, eskatutako dokumentazioarekin batera:

  • Zuzenean osasun-zentroetan
  • OTI BULEGOAN
    Bakearen Plaza, z/g, 4. solairua
    31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Osasun-txartel Indibidualaren Alorra

Bakearen Plaza, z/g, 4. solairua
31002 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakiak: 848 42 90 19 y 848 42 93 22 
Helbide elektronikoa: utisco01@cfnavarra.es

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time