Atxikipenen ordainketa

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren araudiekin bat, ordaindutako errenten araberako atxikipena egitera behartuta daudenak.

Tramitazioa

Epea:

  • Hiru hilez behingoak: aitorpena eta diru-sarrera hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo hileko lehen 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren.
  • Hilekoak: aitorpena eta diru-sarrera hileko likidazio-aldiaren ondoko hileko lehenbiziko 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, edo otsaileko azken egunera arteko epean, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak, ordea, abuztuaren 5a, irailaren 20a eta urtarrilaren 31 arte aurkezten ahal dira, hurrenez hurren.

Mugaeguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko da.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ordainketa bide telematikotik egin ezean, ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da entitate laguntzaileetan (finantza-erakundeak).

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.