Lan etekin, jarduera ekonomiko eta sariengatik egindako atxikipenak (190 eredua)

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako errentak ordaintzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, baita administrazio publikoak eta errenta esleipeneko araubideko entitateak ere, errenta horiek atxikitzera behartutak badaude (3/2018 Foru Aginduko 2.artikulua).

Tramitazioa

Epea:

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitartean aurkeztu beharko da, aurreko urte natural hurbilenean atxikitako eta kontura sartutako kopuruei dagokienez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da ("Tramitatu" botoia).

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitartean aurkeztu beharko da, aurreko urte natural hurbilenean atxikitako eta kontura sartutako kopuruei dagokienez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time