Animalia biziak beren kontura edo hirugarren baten kontura garraiatzen dituzten garraiolariak (pertsona fisikoak nahiz juridikoak), egoitza soziala Nafarroan dutenak. Honako hauek ez dute izena eman beharrik izanen:
Konpainia-animalien garraiolariak, baldin eta garraioak ez badu loturarik jarduera ekonomiko batekin. Jarduera ekonomikotzat honako hauek hartzen dira:
Animalien hazkuntzarekin lotutako mugimenduak, azken helburua edozein izanik ere.
Jabea edo titularra aldatzea dakarten mugimenduak.
Animaliaren jabearekin edo titularrarekin harreman zuzenik ez duen hirugarren batek animaliak garraiatzeko egiten dituen mugimenduak.
Norbere animaliak garraiatzeko mugimenduak, jarduera profesional baten barnean egiten badira.
Ornogabeen garraiolariak (salbu eta ezti-erleak, erlastarrak eta akuikulturako ornogabeak; horiek erregistratu egin beharko dira).
Albaitarien kontsulta edo kliniketarako joan-etorriak, albaitari batek hala aholkatu badu.
2. Garraiobideak
Animalia biziak garraiatzeko garraiobideren bat dutenak.
Honelako edukiontziren bat dutenak: kaxa, ontzia edo bestelako egitura zurruna, garraiobide izan gabe ere zaldi-, behi-, ardi-, ahuntz- edo zerri-aziendak garraiatzeko erabiltzen dena.
Garraiobidearen jabe den enpresa, egoitza fiskala Nafarroan duenean (edo pertsona fisikoa, helbide soziala Nafarroan duenean).
Garraiobideen jabeek ez dute zertan garraiolari izan, baina animalia biziak garraiatzen dituztenek bai.
Deskribapena keyboard_arrow_down
1. Garraiolaren baimen motak
1. Mota: zortzi ordutik beherako bidaiak egiteko balio du bakarrik.
2. Mota: mota guztietako bidaiak egiteko balio du.
Baimena, animalien osasunari buruzko 8/2003 Legearen 47. artikuluaren arabaerakoa, honako mugimendu hauetarako:
Abeltzainek abereak garraiatzea, beren nekazaritzako ibilgailuak edo garraiobideak erabiltzen dituztenean, baldintza geografikoen ondorioz garraio hori beharrezkoa bada animalia mota jakin batzuen urtaroko transhumantziarako
Abeltzainek beren abereak garraiatzea, beren garraiobideak erabilita, abeltegitik 50 km baino gutxiagora
Animaliak gehienez ere 65 km-ra garraiatzea, irteera eta helmuga kontuan hartuta
Ekidoak garraiatzea, jarduera ekonomiko batekin lotuta ez dagoenean.
Ezti-erleak, erlastarrak edo akuikulturako ornogabeak garraiatzea.
Zirkuko animaliak garraiatzea.
2. Garraiobideen baimen motak
Zortzi ordu arteko bidaietarako.
Zortzi ordu baino gehiagoko bidaietarako.
Hamabi ordura arteko bidaietarako, 2. motako baimena duten garraiolarientzat, baldin eta hamabi ordutik beherako errepideko bidaia egiten badute azken helmugara iristeko.
Baimena, 8/2003 Legearen 47. artikuluaren araberakoa, estatu barneko mugimendu hauetarako:
Abeltzainek abereak garraiatzea, beren nekazaritzako ibilgailuak edo garraiobideak erabiltzen dituztenean, baldintza geografikoen ondorioz garraio hori beharrezkoa bada animalia mota jakin batzuen urtaroko transhumantziarako.
Abeltzainek beren abereak garraiatzea, beren garraiobideak erabilita, abeltegitik 50 km baino gutxiagora.
Animaliak gehienez ere 65 km-ra garraiatzea, irteera eta helmuga kontuan hartuta.
Ekidoak garraiatzea, jarduera ekonomiko batekin lotuta ez dagoenean.
Ezti-erleak, erlastarrak edo akuikulturako ornogabeak garraiatzea.
Zirkuko animaliak garraiatzea.
Ekidoak edo behi-, ardi-, ahuntz- edo zerri-espezieetako animaliak errepidez garraiatzea, edukiontzietan, bidaia laburretan.
Prozeduraren urratsak:
Eskaera jasotzea eta aztertzea.
Garraiolariaren inskripzioa onartzea edo ukatzea, dagokionaren arabera.
Ibilgailuen inskripzioa onartzea, dagokion baimena emanda.
Zirkulazio-baimenaren kopia. Zirkulazio-baimenik ez duen atoi arina bada (< 750 kg), horren faktura edo titulartasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztu.
Garraiobidearen 4 argazki gutxienez: bata albokoa, bestea atzealdekoa eta bestea barrualdekoa (animaliak joango diren tokia). Matrikula-plaka, zamalanetarako ekipoak eta lurzoruaren materiala/ezaugarriak ikusi behar dira.