Nafarroako zoologia-guneak erregistratzea

Oinarrizko informazioa

Erregistroaren xede den jarduera garatzen duen zentroaren edo establezimenduaren titular den edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Informazio-orria

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jasotzea eta aztertzea: eskatzaileari aurkeztu dituen agiriak zuzentzeko eska liezaioke Abeltzaintza Zerbitzuak, eta eten egingo da ebazpena emateko epea. Emandako epea igaro ondoren zuzenketa egin ez bada, artxibatu egingo dira jarduketak eta prozedura iraungitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitakoaren arabera.
  • Ikuskapen-bisita egingo da ustiategira.
  • Eskabidea ebatziko da, erregistroan inskribatzeko eskabidea onetsiz edo ukatuz: inskripzio-eskabidea ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabidea ebazteko eskudun organoaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
  • Ebazpenaren berri emango zaio interesdunari eta dagokion Udalari, posta arrunt bidez, eskabidea onetsi edo ukatu den jakinaraziz.

Inskribatzeko (alta):

  • Eskabidea, Nafarroako zoologia-guneen erregistroan inskribatzekoa
  • NAN/IFK agirien kopia
  • Sozietatea bada, estatutuen kopia
  • Jarduera deskribatzen duen memoria, eta krokis-planoa edo proiektu teknikoaren kopia, jarduera-lizentzia eskuratzeko
  • Txosten teknikoa, exijentzia zoo-sanitarioak jasotzen dituena
  • Gunea osatuko duten espezieen zerrenda eta animali kopurua
  • Albaitaritza zerbitzu tekniko-sanitarioa daukala egiaztatzen duen agiria
  • Jarduera sailkatuaren lizentzia edo ingurumen-baimena

Datuak eguneratzeko edo aldatzeko:

Baja emateko:

  • Zoologia-gunearen baja eskabidea

Berritzeko:

Ez dago erregistroko inskripzioa berritu beharrik. Zoologia-guneko albaitari arduradunak jarraipen-txostena bidaliko dio Abeltzaintza Zerbitzuari, urtero, urtarrilean.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuko Erregistroa
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Animalia Ekoizpenaren Alorra
Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa
Gonzalez Tablas kalea 9
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakiak: 848 426 420 / 848 423 922
Fax zenbakia: 848 423 932
Helbide elektronikoa: produccion.animal@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de núcleos zoológicos en Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time