Elkarteen zuzendaritza-batzordeen erregistroa

Elkarteen lehenbiziko zuzendaritza batzordearen osaera eta ondoko aldaketak inskribatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak.

  1. Zuzendaritza-batzordea elkartearen interesak kudeatzen eta ordezkatzen dituen ordezkaritza-organoa da, eta batzar orokorraren xedapen eta zuzentarauen arabera jarduten du. Bazkideak baizik ezin dira izan ordezkaritza-organo horretako partaide.
  2. Elkarteek zuzendaritza-batzordeko titularren aldaketa oro inskribatu behar dute.
  3. Batzar orokorrak egiten duen lehenbiziko bilkuran hautatuko du lehenbiziko zuzendaritza-batzordea, eta behin-behineko gobernu-organoa ordezkatuko du; izan ere, behin-behineko gobernu-organo horretako kideak elkartea eratzean izendatu behar dira, eta eraketa-aktan nor diren adierazi.
  4. Zuzendaritza-batzordeko kideak estatutuetan ezarri bezala eta modu demokratikoan hautatu edo izendatu ondoren eskatu behar da inskripzioa egiteko.
  5. Elkarteek orobat inskribarazi behar dute zuzendaritza-batzordearen agintaldian zehar haren osaera aldatzen duen zeinahi gorabehera, hala nola kargu-uzteak, uko egiteak, heriotzak eta kargu hutsak betetzea.
  6. Inskripzio horien helburua da jakinaraztea nork osatzen duen une oro zuzendaritza-batzordea eta zer kargu daukan batzordekide bakoitzak.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabidea: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14.etik 19.era arteko artikuluetan eta 23. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  2. Epea: elkarteek HILABETEKO epea dute inskripzioa eskatzeko,  batzordekidea(k) hautatu edo izendatzeko erabakia hartzen denetik hasita edo ordezkaritza-organoaren osaeran funtsezko aldaketa gertatzen denetik hasita. Eskaerak epez kanpo aurkezten direnean, erregistroak elkarteari eskatzen ahalko dio ziurtagiri bat aurkezteko, datuetan izandako aldaketa indarrean dela berresteko.
  3. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztu ahal izanen dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  4. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  5. Eskabideko akatsak zuzentzea: eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  6. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  7. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  8. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adierazi behar dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Agiriak: eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
    • Batzar orokorraren ziurtagiria edo akta, honako hauek adierazita:
      • Hautaketa- edo izendapen-erabakia eta data;
      • Estatutuek erabakiak hartzeko ezartzen dituzten baldintzen arabera onetsi dela.
      • Batzordean nor sartzen den, nor ateratzen, halakorik baldin bada, eta zer kargu duen bakoitzak; datu hauek adierazi behar dira:
        • Sartzen diren kideei dagokienez, nortasuna eta helbidea, pertsona fisikoak badira, eta sozietatearen izena, pertsona juridikoak badira, bai eta haien izenean ariko diren pertsona fisikoen nortasuna ere. Era berean, norberaren onarpena ere jaso behar da, sinaduren bidez egiaztatua.
        • Ateratzen direnei dagokienez, beren sinaduraz frogatu beharko dute eginkizunak benetan uzten dituztela. Ezin badira aurkeztu batzordea uzten duten guztien sinadurak, zergatia justifikatu beharko da.
      • Sinadura horiez gain, elkartearen ziurtagiriak egiteko eta elkartea ordezkatzeko ahalmena dutenek ere sinatu behar dute akta edo ziurtagiria.
    • Zuzendaritza-batzordeko kide berrien legezko nortasun agiriaren kopia, salbu eta kontsultarako eta nortasuna egiaztatzeko baimena eman badute.
  4. Kargua uzten duen zuzendaritza-batzordea edo haren aurrekoak inskribatuak ez badaude, eta erregistro-publikotasunaren koherentzia bermatu dadin, segidako traktuaren ziurtagiria aurkeztu behar da, eta hartan adierazi zer zuzendaritza-batzorde egon diren erregistratu zen azkeneko batzordetik orain erregistratu nahi denaren aurreko batzordera arte; batzorde horietako bakoitzaren osaera eta batzar orokorrak zein datatan hautatu zituen azaldu behar da.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de las juntas directivas de las asociaciones o federaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.