Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) exekuzioko eragileen Erregistroa

Erregistroan egoteak I+G+B garatzeko lehentasunezko baldintzak izateko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Nafarroako I+G+b Sistemako exekuzioko eragilearen akreditazioa lortzeko interesa duten erakundeak.

Exekuzioko eragile motak:

  • Unibertsitateak
  • Ikerketa zentroak
  • Osasun ikerketarako institutuak
  • Zentro teknologikoak
  • Enpresaren arloko I+G+b unitateak
  • Entitate bakanak
  • Xekuzioko eragileen koordinatzaileak

Erregistro hori Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 13. eta 7. artikuluetan ezarritakoa betez sortu da. Artikulu horietan ezartzen da Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) exekutatzeko eragileen erregistroaren sorrera eta eragile horiek akreditatzeko prozesua.

SINAI sistema exekutatzeko eragile gisa akreditatzeko eskaera egin eta aldeko ebazpena eman ondoren, erakundea erregistroan inskribatuko da. Akreditazioak balio mugagabea izanen du, hura emateko eskatutako baldintzak betetzen diren bitartean.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Eragile gisa akreditatzeko eskaera:

  • Eragile guztiek aurkeztu beharrekoa:
    • IFZren kopia
    • Eraketaren eskrituraren kopia
    • Erakundea arautzen duten estatutu eguneratuen kopia
    • Azken bi ekitaldietako auditoretza-txostenen, urteko kontuen eta urteko kontuen memoriaren kopia
    • Eskatzaileak jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten baditu, bi jardueretarako kontabilitate bereizia duela frogatzen duen agiria
    • Entitateko zuzendaritza organoaren osaerari buruzko egiaztagiria
    • Erakundearen ikerketa-arloak eta horien aplikazio-eremuak (eredua)
  • Eragile motaren arabera, beharrezkoa izanen da, gainera, dokumentazio gehigarria aurkeztea. Dokumentazio hori eskabide orrian bertan zehazten da.
  • Unibertsitateek, ikerketa zentroek eta teknologia zentroek ikertzaileen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, eredu honen arabera: SINAI ikertzaileen datuak (eredua betetzeko jarraibideak).
  • 2E/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako I+G+b Sisteman integratutako exekuzioko eragileen egiaztapenerako prozedura eta beren inskripzioa aipatu eragileen erregistro publikoan.
  • 15/2018 Foru Legea, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

Tramitazioa

Epea:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Esteka honetan, eragile akreditatuak bilatzeko tresna bat ikus daiteke:

SINAI ERREGISTROA-ERAGILE AKREDITATUAK

Harremanetan jartzeko

I+G+b Zerbitzua
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: sinai@navarra.es

Sinairen Bikaintasuna Sustatzeko Atala
Iñaki Ilundain Benito
Telefonoa: 848 427 658
Posta elektronikoa: iilundab@navarra.es 

Atalaren teknikaria
Carlos Bajo López
Telefonoa: 848 426 443
Posta elektronikoa: cbajolop@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.