Nekazaritzako elikagaien Nafarroako laborategiak erregistratzea

Oinarrizko informazioa

Nekazaritzako elikagaien Nafarroako Foru Komunitateko laborategi guztiak -publikoak zein pribatuak- Erregistroan inskribatzea, gizakien zein animalien elikadurarako eta nekazaritzako ekoizpenean erabiltzen diren elikagaien analisiak eta kontrolak egiten dituzten laborategiak, zehazki.

Erregistroko inskripzioak hiru urterako indarraldia izango du.

Behin epe hori igaro ondoren, titularrek inskripzioa berritzea eskatu beharko dute. Indarraldia amaitu ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan eskabiderik egiten ez bada, automatikoki emango zaio baja Erregistroan.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea eta aztertzea.
  • Laborategia Aitortutako Laborategien Atalean edo Akreditatutako Laborategien Atalean inskribatzea onestea edo ezestea.

Laborategi Aitortuak inskribatzea:

  • Eskabide-inprimakia, beteta
  • Jardueren udal-lizentziaren fotokopia
  • Lizentzia Fiskalaren fotokopia
  • Laborategiaren helbidea, telefono zenbakia, fax zenbakia eta helbide elektronikoa
  • Memoria; honakoak jaso beharko ditu:
    • Laborategiaren deskribapena, jabetzari, antolaerari eta jarduerari dagokionez
    • Instalazio anitzen krokisa eta deskribapena. Laborategirako sarbidearen mapa edo krokisa
    • Analisirako gailuen zerrenda
    • Segurtasuneko gailuak eta ziurtapenak
    • Zuzendari teknikoaren titulazio akademikoaren fotokopia erkatua, eta laborategiko langileen zerrenda; zerrenda horretan langileen kategoria profesionala eta organigrama zehaztu beharko dira
    • Inskripzio-eskabidearen xede diren jarduera-multzoen zerrenda; honako hauetakoren bat:
      • Elikagaien osagaien oinarrizko analisia, osagaiok bana-banaka aipatuta
      • Elikagaien etiketen analisia
      • Metalen analisia aztarna-mailan
      • Pestizida hondakinen analisia
      • Uren analisia
      • Elikagaien mikrobiologia
      • Nekazaritzako ekoizpenaren baliabideen analisia, bana-banaka aipatuta
      • Elikagaiekin zuzeneko kontaktua duten materialak
      • Elikagai-gehigarriak
      • Animaliak elikatzeko produktuak
      • Aurre-nahasketak
      • Kutsatzaile organikoak
      • Albaitaritzarako produktuak
      • Gaixotasunen diagnostikoa animalietan
      • Hondakinak elikagaietan, animalietan eta pentsuetan
      • Beste multzo batzuk

Akreditatutako Laborategiak inskribatzea:

Zehaztapen analitiko batzuk akreditatuta izanez gero, ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Laborategi pribatuaren legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, analisiak egiteko eskatzen dioten entitate edo enpresekin loturarik ez duela adierazten duena
  • Laborategiko Jardunbide Egokiak (LJE) edo ISO 17.025 betetzen duela dioen adierazpena
  • Akreditazioko Erakunde Nazionalaren (ENAC) akreditazioa, EN-45001 araua betetzen duela dioena
  • Parte hartzen duen laborategien arteko programen edo entseguen zerrenda

Erregistroko datuak aldatzeko:

  • Erregistratzeaz arduratzen den organoari jakinarazi beharko zaizkio, aldaketak gertatzen direnetik hilabeteko gehienezko epearen barruan, eskabide orokor bidez.

Inskripzioa berritzea eskatzeko:

Hiru urtez behin egin behar da, eta inskribatzeko aurkeztu beharreko dokumentazio bera aurkeztu behar da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, entregatu hemen:

  • Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atala
    Serapio Huici Hiribidea, 22
    31610 Atarrabia (Nafarroa)
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atala
Serapio Huici Hiribidea, 22
31610 Atarrabia (Nafarroa)
Telefonoak: 848 427 983 / 848 427 996
Helbide elektronikoa: sperezgo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.