Produktu fitosanitarioak aplikatzeko aireontzien eta instalazio iraunkorren erregistroa (REGANIP)

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean dagoen produktu fitosanitarioak aplikatzeko instalazio iraunkor baten titularrak (pertsona fisikoak zein juridikoak).

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jaso.
  • Inskribatu eta inskripzioaren edo bajaren ziurtagiria eman (kasuan kasukoa).
  • 79/2012 Foru Agindua, Nafarroan produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenen sistema ezartzen duena.
  • 1702/2011 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenei buruzkoa.
  • 2009/128/EE Zuzentaraua, pestiziden erabilera jasangarria lortzeko Batasunaren jardunaren esparrua ezartzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren barruti-bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea, 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 665 / 848 426 774
Posta elektronikoa: iteaf@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.