Falkoneriako hegaztien erregistroa

Oinarrizko informazioa

Nafarroan hegazti harrapari bidezko ehizan aritzen diren pertsonak.

Ehiza-hegaztiak dira falkoniformeen eta strigiformeen ordenetako eguneko zein gaueko hegazti harrapari guztiak, gatibu gordetzen direnak ehizan baliatzeko.

Hegazti harrapari batekin ehizatzeko, hegazti horren titularrak gainerako ehiztarien baldintza berberak bete beharko ditu. Gainera, modalitate horretan, beharrezkoa da erabilitako hegaztien erregistro-ziurtagiria edukitzea.

Askatzen diren hegazti harrapari guztiek fitxatuta egon beharko dute, eta irrati-telemetria bidezko bilaketa-sistema bat izan beharko dute.

370/2009 Foru Agindua, Nafarroako hegazti harraparien erregistroa arautzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
Ehiza Atala
Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 733

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.