Ekoizpen ekologikoaren erregistroa

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritza ekologikoko produktuak merkaturatzeko helburuz, produktu ekologikoak ekoizten, eraldatzen, prestatzen, banatzen edo beste herrialde batzuetatik inportatzen dituzten edo produktuok merkaturatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoen erregistroan datuei alta eta baja ematea edo datuak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN-NNPEK) da nekazal produkzio ekologikoaren kontrolerako eta ziurtapenerako organismoa.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jaso eta aztertuko du Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN-NNPEK)
  • Dagokionaren arabera, inskripzioa onartu edo ezetsi egingo du NNPEK kontseiluko Ziurtapen Batzordeak
  • Behin eskabidea onartuta, inskribatu izana egiaztatzen duen lizentzia ematen du NNPEK kontseiluak

Kontsultatu Nekazaritza Ekologikoarekin lotutako araudia.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN-NNPEK)
Serapio Huici etorb. 22. Perituen eraikina
31610 Atarrabia (Nafarroa)

Herritarren arretarako ordutegia:

  • Urriaren 1etik maiatzaren 31ra
    • Astelehen eta astearteetan: 8:00-14:00 eta 15:30-17:30
    • Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 8:00-14:30
  •  Ekainaren 1etik irailaren 30era eta jaiegunen bezperak
    • Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:30

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

CPAEN-NNPEK
Serapio Huici etorb. 22. Perituen eraikina
31610 Atarrabia (Nafarroa)
Telefonoa: 948 17 83 32
Helbide elektronikoa administracion@cpaen.org / inspeccion@cpaen.org

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.