Proiektuen gordailua (CONSIGNA)

Aldi baterako ostatatzeko espazioa da, Nafarroako Gobernuak prest duena Nafarroako administrazioekin egin beharreko tramiteetarako tamaina handiko agiri elektronikoak gordailuan uzteko

Gogoan izan proiektua/agiria hartzaile den administrazioan aurkeztutzat hartzeko, administrazio horri eskabidea helarazi behar zaiola, eta adierazi gordailutu ondoren eskuratutako identifikazio zenbakia eta gakoa.

Oinarrizko informazioa

Herritarrak, enpresak eta administrazioak, Nafarroako eremuan Administrazioarekin egin beharreko edozein izapidetarako aurkeztu beharrak dituztenean tamaina handiko formatu elektronikoko proiektuak edo agiriak eskabide bati erantsitako agiri gisa.

PROIEKTU ETA AGIRIEN GORDAILUA

Baldintzak:

Gordailutuko diren proiektu edo agiri elektronikoek PDF formatua izan beharko dute.

Eragiketak:

  1. Gordailua egitean, CONSIGNAk bilatzeko zenbaki bat eta gakoa emanen dizkizu.
  2. Gordailuaren arrazoia, bilatzailea eta gakoa jakinarazi behar dira, eta eskaera bat bidali behar zaio administrazio hartzaileari. Nola eta non:

15/2009 Foru Legea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Gordailuan sartzeko sakatu "Tramitatu" tekla.

Dokumentuen GORDAILUrako erabilera gida

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Administrazio Elektronikoaren Atala (arazo funtzionaletarako)
Helbide elektronikoa: atencion.adele@navarra.es 
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time