Zerga-onura duten garraiobide jakin batzuen behin betiko lehen matrikulazioa (05 eredua)

Oinarrizko informazioa

20/1992 Foru Legean aurreikusitako salbuespenetakoren bat edo zerga-oinarriaren % 50eko murrizpena aplikatzea eskatzen duten pertsona edo erakundeei.

  • 05 eredua

Eredu hori derrigor aurkeztu beharko da bide telematikoz, Internet bidez, aurrez aurreko tramitazioari buruzko atalean aipatzen diren kasuetan izan ezik.

Tramitazioa

Epea:

Garraiobidea behin betikoz matrikulatu aurretik egin beharko da aurkezpena eta, hala badagokio, ordainketa; beharrezkoa izango da zerga-onura aldez aurretik aitortua izatea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa aurrez aurre egin ahal izango da Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein bulegotan (hitzordua) honako kasuetan: matrikula diplomatikoaren erregimena duten ibilgailuen salbuespen kasuetan, edo ohiko bizilekua atzerritik espainiar lurraldera aldatzeagatiko salbuespen kasuetan. Kasu horietan, 05 ereduaz gain, honakoak aurkeztu behar dira:

  • Zerga Berezien Atalari zuzendutako eskabidea; eskabide horretan jaso beharko dira eskatzailearen izen-abizenak, IFZ eta helbide fiskala, garraiobidearen marka eta modeloa, eta salbuespena zein kasutarako aitortzea eskatzen den.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren fitxaren jatorrizko alea eta kopia.
  • Fakturaren jatorrizko alea eta kopia.
  • IFZ agiriaren fotokopia.
  • Zerga-onura aitortzeko beharrezko eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duten frogagiriak.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.