Sozietateen gaineko zergaren fitxategien aurkezpena: araudi erkidea

Oinarrizko informazioa

Entitateak, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo direnak Nafarroan, baina, Hitzarmen Ekonomikoaren arabera, araubide erkideko araudia aplikatu behar dutenak.

Aukera ematen die araudi erkidearen pean dauden entitateei sozietateen gaineko zerga aurkezteko estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiei jarraikiz egindako fitxategia telematikoki aurkeztuz.

Aldi berean, estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiei jarraikiz egindako aitorpenaren zirriborroa PDF formatuan eranstea ahalbidetzen du.

Sarbidea: indarreko araudia.

Tramitazioa

Epea:

  • Hau da aitorpena aurkezteko epea: zergaldia bukatu eta hurrengo bosgarren hilabeteko lehenengo egunetik zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren egun naturalera arte.
  • Hala ere, subjektu pasiboari aitorpena egiteko epea amaitu bazaio 200 eta 220 ereduak urtero onesten dituzten foru aginduek indarra hartu eta hurrengo hogeita bosgarren egun naturala baino lehen, aitorpena aurkezten ahalko du foru aginduak indarra hartu eta hurrengo hogeita bost egun naturaletako batean.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.