Lanbide Heziketako sari bereziak

2021-2022 ikasturtean zikloa amaitu zuten ikasleentzako deialdia

Oinarrizko informazioa

Deialdi hau Nafarroan 2021-2022 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleentzat da, heziketa zikloan azken kalifikazioa hau izan badute:

  • 8,5 puntu edo gehiago LHko erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan.
  • 7,5 puntu edo gehiago oinarrizko mailako heziketako zikloetan.
  • Erdi edo goi mailakoen kasuan, heziketa zikloan azken kalifikazio handiena duten, lan-arlo bakoitzean, parte-hartzaileei emanen zaizkie sariak.
  • Oinarrizko lanbide heziketako zikloan azken kalifikazio handiena lortzen duten parte-hartzaileei emanen zaizkie sariak, deialdiaren ebazpenean adierazten den multzoaren arabera.
  • Berdinketa izanez gero, alderdi hauek baloratu ondoren ebatziko da:
    • Hizkuntza-ikasketak
    • Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza
    • Beste talde batzuk

Ohar garrantzitsua: gerta litezkeen berdinketak ebazteko, batzordeak kontuan hartuko ditu lehen aipatu ditugun alderdiak, baina dokumentazioarekin egiaztatzen badituzu bakarrik. Curriculumean bakarrik aipatzen bada, baina ez baduzu dagokion egiaztagiriarekin egiaztatzen, batzordeak ez ditu kontuan hartuko.

Sari berezia jasotzen baduzu, hau jasoko duzu:

  • Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala eta saria frogatzen duen diploma; saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.
  • Sari bakoitzean honako diru-kopuru hau izanen du:
    • Goi mailako sari berezia: 300 euro.
    • Erdi mailako sari berezia: 250 euro.
    • Oinarrizko LHko sari berezia: 200 euro.

 

Prozeduraren urratsak:

  • Baldintza guztiak egiaztatu dituzten onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea, ordena alfabetikoan: 2023ko otsailaren 1ean.
  • Baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzea, alfabetoaren arabera ordenatuta. Zerrenda horretan baldintzak zuzentzeko eskatzen zaie: 2023ko otsailaren 1ean.
    • Erreklamazioak eta zuzenketak: 2023ko otsailaren 2tik 6ra (Hezkuntzako Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, edo telematikoki Erregistro Orokor Elektronikoan). Erreklamazioetarako epean zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko eta ez du parte hartuko uneko deialdian.
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea, ordena alfabetikoan: urtarrilaren 8a.

 

Sariak hautatzeko batzordea bildu ondoren:

  • Tramiteen fitxa honetan sariak esleitzeko aktak argitaratzea. Esleipenaren ebazpena.
  • Saritutako ikasleari diplomak emateko ekitaldia. Saritutako ikasleek posta elektronikoz jasoko dute entrega-ekitaldirako gonbidapena.
  • Sariren bat jasotzen duen hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako goi-mailako ikasleak Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdira aurkez daitezke. Ikus "Araudia".

Derrigorrezko agiriak:

 

Aukerako dokumentazioa:

Gainera, Curriculum Vitae-aren eredua (Europass eredua) ere aurkez dezakezu, beteta, curriculumean adierazitako merituak egiaztatzeko agiriekin (hizkuntzen prestakuntza, ikastaroak, lan-esperientzia, etab.). Beste curriculum eredu batzuk ere onartzen dira.

Ohar garrantzitsua: curriculumean egiaztagiririk gabe adierazten dituzun merezimenduak ez dira kontuan hartuko berdinketak ebazteko.

  • 302/2022 Ebazpena, hezkuntza-sistemako lanbide heziketako irakaskuntzetako eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako sari berezien deialdia egiten duena, 2021-2022 ikasturtean Nafarroan.
  • 109/2018 Foru Agindua29/2013 Foru agindua (testu bareratua) aldatzen duena. Horren bidez, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako sari bereziak sortu eta arautzen dira, bai eta Nafarroako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzetarako sari bereziak ere.
  • EDU/2128/2011 Agindua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako goi-mailako lanbide-heziketako sari nazionalak sortzen dituena.

Emaitzak

Sariak Bereziak Hautatzeko Batzordearen Akta, saria lortu duten ikasleen zerrendak (2023/03/3)

Saritutako ikasleek komunikazio pertsonala jasoko dute sariaren berri emateko. Era berean, martxoaren azken astean diplomak ematea aurreikusten den ekitaldiaren berri emango zaio.

Aurkeztutako eskabideen zerrendak, zikloan kalifikazio handienetik txikienera ordenatuta:

 

Behin-betiko eskaeren zerrendak (argitalpen-data 2023/02/08)

 

Behin-behiniko eskaeren zerrendak (argitalpen-data 2023/02/01)

Erreklamazioak eta zuzenketak: 2023ko otsailaren 2tik 6ra.

Erreklamazioak aurkezteko epean dokumentazioa zuzentzen ez bada, eskabidea behin betiko ez da onartuko, eta ez du parte hartuko indarrean dauden sarien deialdian.

Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketa Antolatu eta Ebaluatzeko Atala
Santo Domingo kalea, 8
31001 Pamplona-Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 42 66 28 / 848 42 60 36
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time