Genero-indarkeriaren biktimentzako egoitza- pisua

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat egonaldi luzeko egoitza-baliabidea

Oinarrizko informazioa

Genero-indarkeria pairatzen duten emakumeak, bakarrik daudenak edo beren seme-alaba adingabeekin edo tutoretzapean, kuradoretzapean, zaintzan edo harreran dauden beren ardurapeko pertsonekin:

  • Baldin eta harrera-etxeko egonaldia amaitu badute eta laguntza gehiago behar badute erabat sendatzeko.
  • Baldin eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI), harrera-etxeko lantalde teknikoarekin batera, baliabide hori egokia dela irizten badio, emakumearen sendatze-prozesua jarraitzeko.
  • Etxebizitzen kostuak eta hornidurak Nafarroako Gobernuak estaltzen ditu, baina mantenu-gastuak emakume erabiltzaileek ordaintzen dituzte.
  • Egonaldiaren gehieneko denbora: Urtebete, eta 6 hilabeteko aldietarako luzatzen ahal da, gehienez ere bigarren urtea osatu arte.
  • Harrera-baliabideetako teknikarien arreta.
  • Harrera-baliabideetako lantaldeek eskaera informatua NABIra bidalita eskuratzen da baliabide hori, emakumearen egonaldia harrera-etxean amaitutzat ematen denean.

Prozeduraren urratsak:

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ebazpena emanen du baliabidea eskuratzearen gainean, luzapenaren edo luzapenen gainean eta egoitza-pisutik ateratzearen gainean.

Harrera-etxeko lantalde teknikoaren txostena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitazioa harrera-etxeko lantalde teknikoak eginen du.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: violenciainai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.