PFEZ zergaren konturako zatikako ordainketaren autolikidazio-proposamena ezestea eta ezespena errebokatzea

Autolikidazio-proposamena ezesteko edo ezespena errebokatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Honako zergadunei:

  • PFEZ zergaren konturako zatitutako ordainketa-proposamena jaso, eta sistema hori ezetsi nahi dutenei.
  • Sistema ezetsi ondoren, berriro sisteman hautagai gisa sartu ahal direnei.

Aplikazio honen bitartez, ondoren adierazten diren ekintzak gauza daitezke, PFEZ zergaren konturako ordainketa zatituekin lotuta.

  • Proposamen-sistema ezestea.
  • Aldez aurretik egindako ezespena errebokatzea.
  • 41/2009 Foru Agindua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta bankuko helbideratzea arautzen duena.
  • 40/2009 Foru Agindua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egin beharreko ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena.

Tramitazioa

Epea:

Urtarrilean edo otsailean zehar egindako errebokazioak, errebokazioa egiten den urterako izango ditu ondoreak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.