Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea

Oinarrizko LHko zikloak Europako Gizarte Funtsak koofinantzatu ditu 2014-2015 ikasturtetik. 2022-2023 ikasturtean Oinarrizko Mailako zikloak ezarriko dira.

  • Onartutakoen 1. BEHIN-BETIKO zerrenda argitaratuta (2022/07/01) - Ikus "Emaitzak" atala.
  • Educa Portalen egindako onarpenaren emaitza ere ikusi ahal izango duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin (ordenagailu batetik sartzea komeni da, ez mugikorretik).
  • Oinarrizko Mailako onarpen baremoaren azalpena.

Oinarrizko informazioa

  • 15 urtetik gorako gazteak, inskripzioaren urte naturalean beteak:
  • DBHko hirugarren maila egin izana, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 3. maila 2021-2022 ikasturtean edo, salbuespenez, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 2. maila, edo DBHko bigarren maila, 2021-2022 ikasturtean.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.

Ohar garrantzitsua:

LHko Oinarrizko Mailako ziklo batean plaza eskatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da prestakuntza hori 67/2016 Foru Aginduak, arautzen duen adierazitako inskripzio prozesua jarraitzea.

  • LHko Oinarrizko Mailako zikloetan izena emateko eskaera bakarra egin daiteke, hautatutako lehen aukeraren ikastetxeari zuzendua.
  • 6 aukera dituzu, lehentasunaren arabera.

Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa: prozedura hau 2021-2022 matrikulatuta zauden ikastetxeak egin behar du.

Garrantzitsua: bai inskripzioa telematikoki egin baduzu, bai aurrez aurre egin baduzu, jar zaitez harremanetan izena eman duzun zentroarekin, "Izena emateko azken proposamena" helarazteko.

Nahitaezko dokumentazioa (izena emateko epean entregatu beharrekoa, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean).

  • Izena emateko orria - Educa Atarian izena emateko jarraibideak.
    • Telematikoki aurkeztu behar baduzu: bete, gorde zure ordenagailuan, eta igo "Dokumentuak" atalera (ez duzu sinatu beharrik).
      GARRANTZITSUA: Aurten, Educa Atariak aukerak atari beretik aukeratzera behartzen zaitu; beraz, ez dituzu markatu behar igo duzun formularioan. Formularioan aukera horiek adieraztea erabakitzen baduzu, eta eskaera telematikoan adierazitakoez bestelakoak badira, Educan erregistratuko direnak inskripzio telematikoa dira.
    • Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: aukerekin bete, inprimatu, sinatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
  • NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
    • Telematikoki aurkeztu behar baduzu: gorde kopia edo argazki bat ordenagailuan, eta igo "Dokumentuak" atalera
    • Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: kopia inprimatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.

Nahitaezko beste dokumentazio bat (ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen entregatu behar da, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean)

Aukerako dokumentazioa (ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen entregatu behar da, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean)

Plaza erreserbatzea nahi baduzu, aurkerztu beharreko dokumentazioa hurrengoa da  (ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen entregatu behar da, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean)

Nola eman dezaket izena?
Izena emateko orria zuzenean edo telematikoki aurkez dezakezu:

  • Zure ikastetxeak Educa-atariarekin lan egiten ez badu, telematikoki ere aurkeztu ahal izango duzu Educa-atariaren bidez, baina Cl@ve sistemaren erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  • Telematikoki aurkeztu nahi baduzu, eskaera Educa-atariaren bidez egin behar duzu. Horretarako, Educaren erabiltzailea eta pasahitza behar dituzu. Zure ikastetxeak Educa-atariarekin lan egiten badu, eta zure erabiltzailea ezagutzen ez baduzu, ikastetxeko idazkaritzan ematen ahal dizute.

  • 98/2022 Ebazpena, 2022-2023 ikasturterako Oinarrizko Mailako zikloak egiteko onartzeko prozeduraren egutegia onartzen dituena.
  • 67/2016 Foru Agindua. Honen bidez oinarriak onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroan.
  • 66/2016 Foru Agindua. Honen bidez arautzen dira Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena Nafarroan.
  • 112/2013 Foru Agindua. Honen bidez unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dira, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.

Emaitzak

​​2022/07/01 Onartuen 1. BEHIN BETIKO ZERRENDA_(NAN zenbakiaren edo baliokidearen bidez identifikatzea).

  • 1. behin betiko zerrendaren MATRIKULA: uztailaren 4tik 11ra (14:00ak arte), plaza lortu duzun ikastetxean, aurrez aurre.
  • kontsultatu ikastetxean matrikula egiteko behar duzun dokumentazioa
  • lehenengoa ez den aukera batean matrikulatzen bazara, matrikulatzeko unean hau egin behar duzu:
    • aukera hobetzea: onartutakoen hurrendo zerrendak begiratu beharko dituzu
    • aukera ez hobetzea: matrikulatu zaren ziklo eta ikastetxe behin betiko matrikulatuta geratzen zara, eta ikasturtea hasi arte itxaron besterik ez duzu.

Garrantzitsua: Matrikulatzen ez bazara, onarpen prozesutik kanpo geratuko zara.

  • Gogoan izan Iruñeko eta beste herri batzuetako zentroetan San Ferminetako jaiegunen egutegia dutela:
    • uztailaren 6an, bulegoak zabalik egongo dira 12:00ak arte.
    • uztailaren 7an eta 8an bulegoak itxita daude.

2022_06/28 Onartutakoen behin-behineko zerrenda

 

Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036 / 848 42 32 32 / 848 42 89 81 / 848 42 65 49 / 848 42 65 97
Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time