Datu babesturik gabeko lurzati-zedulak lortzea

Nafarroako Foru Komunitateko higiezinen lurzati-zedulak lortzea, Lur-ondasunen Erregistroko informazio grafikoa eta alfanumerikoa kontsultatuz (udal-katastroetakoekin bat datorrena), bai aurrez aurre, bai Internet bidez

Oinarrizko informazioa

Herritarrak

  • Aurrez aurreko kontsulta egiteko, NANa edo beste dokumentu ofizial argazkidun bat aurkeztu behar da.
  • Datu babesturik ez duen zedula lortzeko, ez da bestelako dokumentazio berezirik behar. Lurzatia identifikatu beharko da; horretarako, katastroko erreferentzia edo posta-helbidea erabiliko da, edo katastroko kartografian grafikoki bilatuko da.

Babestutako informazioa (titulartasuna, katastro-balioa...) lortzeko, kasu hauetako batean egon behar da:

o Kontsultaren xedeko ondasunaren titularra izatea.

o Kontsultaren xedeko ondasunaren mugakide den ondasun baten titularra izatea.

o Kontsultaren xedeko ondasunaren titularrak berariaz eta idatziz baimenduta egotea.

o Kontsultaren xedeko ondasunaren gainean errentamendu- edo apartzeria-eskubidearen titularra izatea.

o Notarioa edo jabetza-erregistratzailea izatea, edo notario edo erregistratzaile baten ordezkaria izatea (ordezkaritza hori frogatu beharko da).

o Kontsultaren xedeko ondasunaren titularraren jaraunslea edo oinordekoa izatea. Horretarako, jaraunspena onartzeko agiria aurkeztu beharko da, edo bestela:

a) Hildako titularrak TESTAMENTUA EGIN bazuen, haren lehen kopia eta, gainera, heriotza-ziurtagiria eta azken borondateen ziurtagiria, adierazten duena testamentu gisa erakutsitako agiria benetan egindako azkena dela eta ez dela errebokatu edo aldatu.

b) Hildako titularrak TESTAMENTURIK EGIN EZ bazuen, abintestato jaraunsleen adierazpena edo kontsultarako eskubideak frogatzen dituen beste agiriren bat.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

  • Lurzati-zedulak Internet bidez lortzeko, aldez aurretik baimena jaso behar da, baita erabiltzaile-izena eta pasahitza ere. Baimena Lur-ondasunen Erregistroaren webgunean bertan eskatu behar da, “Lurzati-zedulak lortzeko eskaera” estekan.
  • Baimena lortu ondoren, aukera izanen duzu erregistratutako erabiltzaile gisa sartzeko Lur-ondasunen Erregistroaren kontsultan, eta higiezinaren identifikazio-erreferentzia, posta-helbidea, parajea eta, hala badagokio, etxe-izena idatzi beharko dituzu.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lur-ondasunen Zerbitzua
Karlos III.aren etorb. 4, 0 solairua  
31002 Iruña
Astelehenetik ostiralera, 8.30-14.30

Harremanetan jartzeko

Lur-ondasunen Zerbitzua
Lur-ondasunen Erregistro Fiskalaren Atala

Tel.: 848 427333
Faxa: 948 212855
Helbide elektronikoa: riqterri@navarra.es

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time