Nafarroako unibertsitateen katedren proiektuendako diru-laguntza

Nafar uniberstitateen katedrek garatzen dituzten proiektuak finantzatu, beren gizarte ingurunearekiko harremanak bultzatzeko, ezagutza zabaltzeko eta formakuntza edo gizarte sentsibilizazioa indartzeko, alor ezberdinetan

Oinarrizko informazioa

Nafarroan egoitza daukaten unibertsitate zentroak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuak.

Deialdi honetan:

  • Unibertsitate zentru bakoitzak katedra bakoitzeko eskaera bat egin beharko du, 3 gehienez, horietatik gehienez 2k dirulaguntza jasoko dute.
  • Katedra bakoitzak jasoko duen gehieneko diru-laguntza 15.000 eurokoa izanen da.
  • Proiektuak eta beren ekitaldiak 2024 urtean garatu beharko dira, beti deialdiak ezartzen dituen arloen barne.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaerak jasotzea.
  • Laguntzak ematearen eta ukatzearen gaineko ebazpena.
  • Emandako laguntzak interesdunei jakinaraztea.
  • Gardentasun betebeharren dokumentazioa aurkeztea.
  • Onuradunek proiektuak garatzea.
  • Proiektuen gauzatzearen justifikazio ekonomiko eta akademikoa eta diru-laguntzen ordainketa.

Laguntza eskatzeko:

  • Diru-laguntza lortzeko aurkezten den proiektu bakoitzaren Memoria.
  • Gastuen aurrekontu zehaztua (gaztelaniaz).
  • Katedraren taldekideen eta proposatutako hizlarien kurrikulumaren, ikerketa ekintzen eta argitalpenen laburpena.
  • Aurkeztutako proiektuen gastuetarako bestelako laguntzarik edo kanpo-finantzaketarik ez izatearen ziurtagiria.

Gardentasun dokumentazioa

Emateko ebazpena eman ondoren aurkeztu beharko da, fitxa honen bidez.

Garatutako proiektuak justifikatzeko

Harremanetan jartzeko

Unibertsitate Zerbitzua
Kabartzeno Kalea, 6, 3. solairua.
31621 Sarriguren (Nafarroa)
Posta elektronikoa: enuniver@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a proyectos realizados por las cátedras de las universidades navarras

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time