Auzotasuna eskuratzeko:
Bi urtez jarraian Nafarroan bizi izan ondoren edo, automatikoki, Nafarroan hamar urtez erroldatuta egon ondoren, baldin eta interesduna aurka azaltzen ez bada.
Auzotasunari eustea:
Nafar foru-auzotasun zibila galduko da, foru komunitatetik kanpo hamar urtez bizi izaten egon ondoren, baldin eta herritarrak ez badu auzotasunari eustea nahi duela adierazten, berariazko adierazpen bidez. Atzerrian bizi direnek, espainiar nazionalitatea galtzen ez badute, ez dute auzotasuna galduko. Herritar batek nazionalitatea galduko balu, auzotasuna berreskuratuko luke espainiar nazionalitatea berreskuratuko lukeen unean.
Auzotasun bat aukeratzea:
Ezkontzeak aukera ematen dio bikotekideetako edozeini, edozein unetan, beste bikotekidearen auzotasun zibila aukeratzeko.