Langileen lan-garraiorako baimena

Oinarrizko informazioa

Bidaiarien garraiorako enpresei.

  • Baimena eskatu aurretik, langileen enpresaren eta bidaiarien garraio-enpresaren arteko kontratua formalizatu behar da.
  • Garraiorako erabiliko diren ibilgailuek garraio berezirako baimenak eduki behar dituzte, lan-garraiorako baimena eskatzen duenaren izenean.

Prozeduraren urratsak:

  • Ibilbide bakoitzeko ordaindu beharreko tasa 14 eurokoa izanen da. Garraio Zuzendaritzak eginen du dagokion ordainketa-gutuna.
  • Era berean, baldintzak eta dokumentazioa zuzenak direla egiaztatu ondoren, Garraio Zuzendaritzak emanen du erabilera bereziko garraio erregularrerako baimena eta eskatzaileari bidaliko dio ordainketa-gutunarekin batera.
  • Bidaiarien garraio-enpresaren (kontratatua) eta garraiatu behar diren langileen enpresaren (kontratatzailea) arteko kontratua. KONTRATATZAILEA dioen laukitxoan arduradunaren zigilua eta sinadura azaltzen badira, ez da beharrezkoa izango kontratua aurkeztea.
  • Eskabidea enpresa kolaboratzaileek egiten badute, beren arteko lankidetza-kontratu eguneratua erantsi behar da.
  • Eskatutako ibilbideko geralekuen zerrenda.
    • Eskatzailea autobus-enpresa bat bada, Excel formatuan aurkeztu beharko du; esteka honetan, geralekuen-mapa eta bete beharreko excel txantiloia dituen zip formatuko fitxategi konprimatu bat deskarga daiteke.
    • Eskatzailea taxi bat bada, geralekuen zerrenda txantiloia erabili ahal izango du.
       

1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa (EAO, 1990eko urriaren 8koa), Lurreko Garraioen Antolamendurako Erregelamenduari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzua
Emilio Arrieta kalea, 25 – Behea ezkerra
31002 Iruña
Telefono zenbakia: 848 42 76 16
Helbide elektronikoa: gestiontransportes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time