Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena ematea

Ekainaren 29ra arte "parte-hartzea berretsi" daiteke (ikus "izapidetzea").

Oinarrizko informazioa

Ikasketa hauek egiteko sarbide baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

Kontuan hartzekoak

Inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko behar da, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean: ikastetxeen zerrenda

Inskribatzeko aurkezten den eskabidean gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dira, lehentasunaren ordenan.

  • Aukera bakoitzak beti izanen du: zikloa, ikastetxea, hizkuntza, eta txanda.
  • Eskabide bakoitzean aurkera daitezke: maila desberdineko ikasketak (erdi mailako, goi mailakoa) eta ikasketa desberdinak (lanbide heziketakoa eta Arte plastikoak eta diseinuko ikasketak).
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak egin nahi badira, Gaitasun Artistikoaren proba bat gainditu beharko da, araudian jasotako salbuespenak salbuespen
  • Eskabidean jarri behar da sartzeko baldintza, eta bere kasuan, eskatutako ikasketak edo mailetan sartzeko baldintzak.
  • Ikastetxe publiko eta itundutako aukerak jar daitezke bakarrik. Ezin dira, eskabide orri honetan, ikastetxe pribatuen aukerak jarri.

 Sarbide lehentasunak:

Sarbide notak:

Nota hauek orientagarriak dira. Onarpeneko epe arrunteko lehen fasea bukatzerakoan sartu den azken pertsonaren sarbide notarekin bat datoz, ziklo bakoitzean eta sarbide-talde bakoitzean (onartzeko prozesuaren 1. fasea bukatzean): Azken ikasturteetako sarbide notak

Izena emateko dokumentazioa telematikoki edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango da.

Izena emateko unean aurkeztu beharreko nahitaezko oinarrizko dokumentazioa honako hau izango da:

Sartzeko betekizuna egiaztatzen duen dokumentazioa (titulua, sarbide-probaren ziurtagiria edo homologazio-dokumentazioa) inskripzioaren unean bertan aurkeztu ahal izango da (lehendik badago), edo aurrerago. Sartzeko baldintza aurkezteko azken eguna ekainaren 29a izango da (14: 00ak arte).

Hautazko dokumentazioa. Dokumentazio hori aurkezteko azken eguna: ekainaren 29a, 14: 00ak arte.


    Garrantzitsua:
    Inskripzioa bide telematikoz Educa Portalen bidez aurkezteko, beharrezkoa da bertara sartzeko gakoak izatea:

    Nafarroan eskolatuta dauden edo egon diren ikasleak:

    • Erabiltzailea eta Educaren pasahitza:
      • Pasahitza gogoratzen ez bada, Educan agertzen den posta elektronikoaren bidez berreskuratu ahal izango da.
      • Erabiltzailea eta pasahitza gogoratzen ez badira, biak berreskuratu ahal izango dira Veridas sistemaren bidez.
    • Cl@ve kredentzialak: Administrazio publikoen erregistroen bidez lor daitezke.

    Nafarroan eskolatuta egon ez diren ikasleak:
    • Cl@ve kredentzialak: Administrazio publikoen erregistroen bidez lor daitezke.

    41/2021 Ebazpena, maiatzaren 11koa, Nafarroan 2021-2022 ikasturterako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloak egiteko onarpen-prozeduraren jarraibideak eta egutegia onartzen dituena.

    54/2016 Foru Agindua, apilaren 29koa. Horren bidez, oinarriak onesten dira Nafarroan ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa.

    Tramitazioa

    Epea: 21/06/07 - 21/06/29

    Ekainaren 29ko 11:59 arte, telematikoki egin bada

    Jarraibideak:

    Eskaera telematikoki aurkeztu bada, "Educa Ataria" botoiari eman eta Educan sartu erabiltzailearekin eta pasahitzarekin. Behin Educa barruan:

    1. Joan "laburpena" fitxara eta ikusi eskaeraren egoera. "Parte-hartzea baieztatu" egoeran bazaude, joan zaitez 2. eta 3. urratsetara ("parte-hartzea baieztatu" egoeran ez bazaude, egoera horretan agertu arte itxaron behar duzu hurrengo egunetan).
    2. Ikasi duzun zentroak Educarekin lan egiten ez badu, dokumentazioa erantsi behar baduzu sarbide-notarekin. "Dokumentuak" erlaitzera joan beharko duzu, eta erantsi sarbide-norarekin dokumentazioa. Gainera, hala badagokio, plaza erreserbatzeko dokumentazioa erantsi ahal izango du.
    3. Hori egin ondoren, "Berretsi parte-hartzea" botoia sakatu behar da "laburpena" erlaitzean: horrela, eskaera jaso duen lehen aukerako zentroak sarbide-nota jarri ahal izango du preskripzioan, eta horrela, onarpenean parte hartuko du. Preskripzioaren egiaztagiri bat lortu ahal izango du, berrespen-datarekin.
    • Ikastegiak Educarekin lan egiten badu, ez da beharrezkoa espedientea batez besteko notarekin eranstea.
    • Izena emateko epean aurkeztu ez bada, "Dokumentazioa" erlaitzean inskribatzeko bolante baldintzatua aurkeztu ahal izango da (ikasle atzerritarrak).

    Tramitatzeko beste modu batzuk:

    Eskabidea aurrez aurre aurkeztu baduzu:

    • Lehen aukerako zentroan aurrez aurre parte hartu izana berretsi ahal izango da.

    • Ikastetxeak bere webgunearen bidez iragartzen duen moduan berretsi ahal izango du parte hartzea.

    Harremanetan jartzeko

    Eskolatze bulegoa
    848 42 66 17 - 848 42 69 77
    Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es

    Lanbide Heziketaren Plangintza, eta Berrikuntzarako Zerbitzua
    848 426 628 - 848 426 036
    Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es

    Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.