Kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak igorri Nafarroako Gobernuari eta Foru Administrazioari

Oinarrizko informazioa

Izapide hau da Nafarroako Gobernuari kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak igortzeko sistema orokorra.

Halaber, berariazko prozedurak daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko esparru hauetarako:

  • 61/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehazten dituena.
  • 21/2005 Foru Legea, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Erreklamazio bat aurkeztea ez da ezein kasutan administrazio-errekurtsotzat jotzen, eta ez ditu eteten uki lezakeen prozeduran ezarritako epeak, ez eta baldintzatuko ere interesdunen gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Kexak eta erreklamazioak aurrez aurre aurkezteko, joan Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetara eta entregatu eskabide orokor bat. 

Foruzaingoari zuzendu nahi izanez gero, joan polizia arretarako bulegoetara.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Iradokizunak eta eskerrak aurrez aurre aurkezteko, joan Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetara eta entregatu eskabide orokor bat. 

Foruzaingoari zuzendu nahi izanez gero, joan polizia arretarako bulegoetara.

Harremanetan jartzeko

Herritarren Arreta
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
Harremanetan jartzeko bide guztiak herritarrei arreta emateko web-orrian aurkituko dituzu

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.